Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 maiatza, 2018 Nazioartekotzea Afrika eta Ekialde Ertaina Maroko

Afrika Mendebaldeko herrialde gorakorretan inbertitzeko aukerak

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak jardunaldi batean azaldu ditu Boli Kosta, Senegal edo Ghana bezalako herrialdeetan negozioak egiten hasteko gakoak

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak jardunaldi batean azaldu ditu Boli Kosta, Senegal edo Ghana bezalako herrialdeetan negozioak egiten hasteko gakoak.

“Merkatu gorakorrak dira, geografikoki hurbil daude elkarrengandik, eta nazioarteko enpresek Afrika Iparraldean edo Hegoafrikan baino presentzia txikiagoa dute” dio Dani Vives aholkulariak

 

Afrika Mendebaldeko merkatuak kontinente horretako herrialde egonkorrenetako batzuk biltzen ditu, nahiko eremu ezezaguna da euskal enpresentzat, eta potentzial handiko merkatua da. Halaxe egiaztatu da SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Bilbon duen egoitzan antolatutako jardunaldi batean.

 

Ekitaldiari hasiera emateko, Iñaki Ezkurrak, Euskadiko Nazioartekotze Agentziako Enpresen Nazioartekotze zuzendariak, esan du jardunaldia antolatzea erabaki dutela enpresei gero eta gehiago interesatzen zaielako Mendebaldeko Afrika, eta agentziaren asmoa dela “presentzia ukigarriagoa izatea” kontinente afrikarreko eremu horretan.

 

Ivon Kalo-k –Boli Kostak Madrilen duen enbaxadako kontseilari ekonomikoak- azpimarratu du Boli Kostak ia %10eko hazkunde tasa izan duela bost urtean, eta orobat esan du herrialdearen estrategia bere garapen planean oinarritzen dela, zeina azpiegituretan, eraikuntzetan, osasunean eta prestakuntzan zentratzen baita.  Aipatu duenez “programa horrek 94 proiektu dauzka”, eta, bestalde, gogorarazi du Boli Kosta dela munduko kakao ekoizle handiena (berak hartzen duelarik merkatuaren %40a) eta baita ere Afrikako fruta ekoizle garrantzitsuena.

 

Martxan dauden planen adierazgarri, aipatu du aurten aurrekontu partidak onartu direla zazpi unibertsitate-ospitale eta auzoetarako 200 osasun-zentro eraikitzeko.

 

Dani Vivesek, Mendebaldeko Afrikan 13 urte lanean daramatzan Inafrica Strategy aholkularitzako bazkide zuzendariak, esan du 17 herrialde daudela eremu horretan, “eta oso zaila dela guztiez hitz egitea modu uniformean”. Boli Kosta, Nigeria, Ghana eta Senegal dira herrialde garrantzitsuenak. “Nigeria da biztanle gehien duena, baina baita ere zailena. Hobe da beste hirurekin hastea negozioak egiten. Boli Kostak biztanleria eta per capita errenta dauzka, Ghanak, berriz, egonkortasuna eta errenta”.

 

Vivesek aipatu du eremu horrek 340 milioi biztanle dituela, eta hazkunde ekonomiko handia izaten ari dela (%6-8 bitartekoa) klase ertaina hazten ari delako, “lehen ez zen existitzen, eta orain biztanleriaren %30-35 da. Industriari esker sortu den klase ertaina da”. Horrez gain esan du merkatu gorakorrak direla, “geografikoki hurbil daude elkarrengandik, eta nazioarteko enpresek Afrika Iparraldean edo Hegoafrikan baino presentzia txikiagoa dute. Hiruzpalau lehiakide izango dituzu, ez hamar”. Herrialde horiek badituzte beste abantaila batzuk, adibidez, merkataritza librea dago herrialde gehienen artean, eta “Espainiako produktuak oso ondo posizionatuta daude”. Ez dago arazorik kobratzeko zuhurtasunez jokatzen bada eta enpresa handiekin lan egiten bada”.

 

Aholkulariak hainbat gomendio eman ditu herrialde horietan negozioak egiteko. “Inoiz ez dute ezetzik esaten, errespetu falta bat iruditzen zaielako, baina askotan ez dute erantzuten. Eta asko baloratzen dute aurrez aurreko tratua, dena ez dadila negozioan zentratu. Horrez gain, funtsezkoa da jarraipena egitea; askok ez dituzte posta elektronikoak erantzuten, eta WhatsApp aplikazioa aukera ona da. Jarraipen hurbilena egiten duen enpresak salduko du gehien”.

 

Julen Bereceirtuak, herrialde horietan lan egiten duen Gruas Jaso enpresako zuzendari komertzialak, ohartarazi du euskal enpresek ezin dutela bakarrik joan eremu horretara. “Gu Espainiatik hasi ginen saltzen, beste enpresa batzuekin batera joan ginenean. Herrialde horietan sartzeko modu onena misio komertzialak dira”. Zehazki, garabien arloan –hori baita bere produktua-, esan du ez dagoela prestakuntzadun langilerik “salmenta ondorengo zerbitzu egokia eskaintzeko”.

 

Miguel Ángel Martínezek (burdindegietarako produktuak eta burdineria egiten dituen Amilibia y de la Iglesia enpresako esportazioko managerrak) 20 urtez lan egin du Mendebaldeko Afrikan, eta urte horietan bildutako esperientzia azaldu du. “Kontua da ez dagoela informazio askorik. Senegalen edo Boli Kostan bai, baina beste herrialde batzuetan ez”. Esan du herrialde horietan erraz saldu daitekeela “ikuspuntu logistikotik”, eta gomendatu du hasierako prospekzio bidaia bat egin beharrean, hobe dela “lehen hurbilketarako consulting bat egitea”.

 

Martínezek aipatu du bere enpresak ez duela ez-ordaintze arazorik izan Afrikan; bere ustez Boli Kosta da herrialde interesgarriena negozioetarako, eta ondoren Kamerun, “ekonomia dibertsifikatuena duen herrialdea delako”.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak