Aernnovak Estatu Batuetan duen presentzia areagotu du

20 February, 2017

Euskal konpainiak kaliforniar enpresa bat erosi duela iragarri du

 

Aernnova euskal enpresa aeronautikoak akordioa sinatu du australiar Macquarie Capital inbertsio-funtsarekin, Kaliforniako Brek Manufacturing Company enpresa eskuratzeko, industria aeroespazialarentzako konplexutasun handiko osagai estrukturalen fabrikazioan espezializatutako enpresa.

 

Gardena (Kalifornia) egoitza duen Brek Manufacturing Company-k 1968. urtean ekin zion bere enpresa- jarduerari eta bere bezero nagusien artean, Boeing, Northrop Grumman, Spirit edo SpaceX bezalako sektore aeroespazialeko amerikar multinazionalak aurkitzen dira.

 

Aernnovak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, erosketa honek, bere eskabide-zorroa handitu eta Estatu Batuetan bere presentzia areagotzeko aukera emango dio. Aernova 2007az geroztik AEBetan aurkitzen da, zehatz-mehatz ANN Arbor-en (Michigan) Aernnova Engineering US filialaren eskutik.

 

Iturriaren arabera, operazio honek, Aernnovak Amerikako Estatu Batuetan, bere etorkizuneko garapenerako giltzarri izango den merkatuan,  gora egitea ahalbidetuko du, eta sektoreko erreferente nagusi gisa duen maila sendotzeko aukera emango dio.

 

Inbertsio berrien egikaritzea eta bere ekoizpen gaitasunaren handitzeak, bere bezero nagusiengandik espero diren ekoizpen-eskaerez arduratzeko aukera emango die Brek Manufacturing Company-ri. Horrez gain, aurreikuspenen arabera, egun 126 langilez osatutako pertsonalak, aurreikusitako zabalkunde-proiektu berrien eskutik gora egingo du.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow