Acutronic Robotics multinazionalak Erle Robotics erosi du

2 November, 2016

Eragiketari esker, start up arabarrak soluzio robotikoen belaunaldi berri bat bultzatuko du

 

Droneen eta robotikarako gailuen garapenean espezializatuta dagoen Erle Robotics konpainiak iragarri duenez, Acutronic talde multinazional suitzarrak Gasteizko enpresa erosi du, Erle Robotics konpainia suitzarraren egituran txertatu duen eragiketa baten bitartez.

 

“Integrazioari esker, mundu mailako soluzio robotikoen hurrengo belaunaldia bultzatuko dugu”, ziurtatu du Víctor Mayoral Erle Robotics-en sortzaile eta Teknologia Arloaren arduradunak.

 

Mayoralen iritziz, erosketak “robotetarako hardwarearekin lotutako maila globaleko ideiak bultzatzea” ahalbidetuko du, eta agian, robotak eraikitzeko egungo modua aldatzen lagunduko du.

 

David Mayoral y Víctor Mayoral

David Mayoral eta Víctor Mayoral

 

Egoitza Zurichen eta lantegiak Suitzan eta Estatu Batuetan dituen Acutronic konpainia hegazkingintza, garraioa, industria aeroespaziala edota gailu elektronikoak bezalako sektoreei zuzendutako doitasunezko mugimenduen simulaziorako soluzio robotikoen garapenean espezializatuta dago.

 

Aurreikuspenen arabera, Erle Acutronic-en sartzeak talde suitzarraren ekipamendu teknologikoa indartuko du.

 

2014an eratu zenetik, Erle Robotics-ek gailu robotiko berritzaileak aurkeztu eta robot zein droneetarako hardware eta softwareko osagaiak saldu ditu. H-ROS (Hardware Robot Operating System) plataformaren garapena izan da Arabako konpainiaren gertakaririk garrantzitsuenetakoa, osagai robotikoetarako mundu mailako estandar berria bihurtzeko zorian baita

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow