Aclimak hitzarmen bat sinatu du 1. Aclima Global Topaketan Cundinamarcako CAR-ek, Sprilur eta Ihoberekin.

17 October, 2016

Cundinamarcako CARek, SPRILURek, IHOBEk eta ACLIMAk Elkar Ulertzeko Mendorandum bat sinatu dute.

 

Ingurumen erronken inguruko esperientzia trukea 1. Aclima Global Topaketan.

 

1. Aclima Global Topaketa: Ingurumen Erronkak Mexikon eta Kolonbian” ekitaldiaren barruan, eta aprobetxatuz Cundinamarcako CAR-eko presidente Néstor Guillermo Franco ekitaldiaren irekieran zela, lankidetza hitzarmen bat sinatu zen ekitaldi hartan presente zeuden erakundeen artean: CAR, SPRILUR, IHOBE eta ACLIMA.

 

Cundinamarcako CAR-ek zuzentzen du Bogota ibaiaren egokitzapen hidrauliko eta ingurumen-berreskurapeneko proiektu anbiziotsua. Proiektu hori Munduko Bankuak finantzatua da eta bertatik eratortzen dira hainbat ekimen, zuzenean ezagutu genituenak 1. Aclima Global Topaketan, Bogota Ibaiko Ingurumen Inbertsioetarako Funtsaren zuzendari operatibo Anibal Acostaren eskutik.

 

Kontuan harturik EAEko esperientzia ibai eta beste ur-masa kutsatu batzuk berreskuratzeko, pentsatu genuen oso aberasgarria izan zitekeela bi alderdientzat esperientziak trukatzea, eta, hortaz, Elkar Ulertzeko Memorandum bat sinatu genuen CAR-ekin, SPRILURekin eta IHOBErekin, esperientziak trukatzeko hainbat arlotan. Hona hemen batzuk: ibai, laku eta hezeguneetako uraren osasun ekosistemikoaren berreskurapena, araztegiko lohiaren aprobetxamendua, etxe eta industriako uren tratamendua, lurzoru kutsatuen berreskurapena, paisaia eta asialdi-guneen berreskurapena, aldaketa klimatikoarekiko egokitzapena edo hiritarrak sentsibilizatu eta kontzientziako programak.

 

Elkar Ulertzeko Memoranduma sinatu ondoren,  kongresuan hasiak gara  aurreneko helburuak betetzen CARen eta bertaratutako enpresen artean esperientziak trukatzeari dagokionez, truke horiek direlarik Aclimak aurten eta 2017an zehar bultzatuko dituen lankidetzen ataria.

 


Zifra batzuk kongresuari buruz

82 lagun joan ziren kongresura, 9 hitzaldi eman ziren hiru saio tematikotan (Hondakinak, Ingurumen Plangintza eta Ondarea eta Urak), Kolonbia eta Mexikoko zenbait erakunde eta elkarte garrantzitsutako 10 ordezkari bertaratu ziren, eta 132 B2B bilera egin ziren, zeintzuetan 49 enpresa edo erakundek parte hartu zuten.

 

Aurkezpenez eta B2B bilerez gain, astean zehar Kolonbia eta Mexikoko ordezkaritzek 20 bisitaldi egin zituzten: 9 industria fabrikatara, 2 teknologi zentrotara, 2 unibertsitatetara eta 7 euskal erakundetara.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow