Aclara enpresak Bilbon inauguratu du nazioarteko operazioen bere bulego zentrala eta kontagailu elektrikoen garapenerako zentro berria

11 June, 2017

 

Estíbaliz Hernáezek -Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordeak- eta Allan Connolly-k –Aclara Technologies enpresako presidenteak- Aclara konpainiaren nazioarteko operazioetarako egoitza berria inauguratu dute. Bilbon kokatua dagoelarik, instalazio berriek ostatatuko dute konpainiaren IEC (Nazioarteko Batzorde Elektroteknikoa) kontagailu elektrikoak garatzeko zentroa.

Aclara Technologies enpresa eta bere filialak -Aclara Meters (“Aclara”) barne- liderrak dira azpiegituren konponbide adimendunen eta argindar, gas nahiz ur zerbitzuetarako neurgailuen hornikuntzan.  Konpainiak inbertsio handia egin du Bilboko egoitzako instalazioetan, egoitza hori garrantzi estrategiko handikoa baita nazioartean zabaltzeko bere planen barruan.

Aclara 2015eko abenduan hasi zen Bilbon operazioak egiten, orduantxe erosi baitzuen GE Energy Management (“GE Meters”) enpresako Grid Solutions azpi-sailaren argindar kontagailuen negozioa. Gaur egun, konpainiak berrogeita hamar lagunetik gora enplegatzen ditu Bilbon, eta kopuru horrek gora egingo du aurreikusitako nazioarteko zabalkundea dela medio.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow