Zardoya enpresak 20 milioi euroko fabrika bat zabaldu du Gipuzkoan

25 apirila, 2016
Logo de Zardoya

Zardoya Otis igogailu enpresak 20 milioi euro inguruko inbertsioa egingo du Donostian daukan lantegia industrialde berri batera, Eskuzaitzetara, eramateko 2017aren hasieran. Zardoya Otisek Donostian daukan  lantegiak 190 langile inguru ditu, 75 milioi euro fakturatzen ditu urtean, eta uste da 2019. urte amaierarako guztiz operatibo egongo dela bere kokaleku berrian.

Zardoya Otis enpresa United Technologies Corporation (UTC) taldeko kidea da, igogailuak egiten ditu eta 50.000 bat igogailu-makina eta igogailuentzako 45.000 balazta eta paraxut sistema ekoizten ditu.  Zardoya Otisek 750 milioi euro fakturatzen ditu Espainian, eta horietatik 100 Euskadin.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow