Tubos Reunidos enpresak Mubea talde alemanari saldu dio bere automozio-negozioa

27 June, 2016

Operazio honen testuingurua da taldeak hartu duen erabakia bere negozio ez-estrategikoak desainbertitzeko eta bere jarduera nagusian kontzentratzeko soldadurarik gabeko hodi konponbideen mundu mailako hornitzaile bezala.

 

Tubos Reunidos Taldeak eta bere automozio-negozioko gainerako akziodunek akordio lotesle bat lortu dute Mubea taldearekin osorik saltzeko Inauxa-n eta EDAI-n dituzten partaidetzak, EDAIren barruan daudelarik Inaumex eta Inautek konpainiak. Operazioa itxi baino lehen, monopolioen aurkako agintaritzek onartu behar dute transakzioa, eta datozen asteetan emango omen da ebazpena.Guztira 33 milioi euro ordaindu dira  automozioaren negozioko akzio guztien truke, eta Tubos Reunidos taldeak negozio horretako akzioen %50 dauzka.

 

Enrique Arriolak, Tubos Reunidos Taldeko zuzendari nagusiak, uste du operazioa “oso onuragarria dela Tubos Reunidos enpresarentzat, urrats garrantzitsua delako Plan Estrategikoak markatutako bidean, eta onuragarria da, baita ere, Inauxa eta EDAI konpainientzat, txertatuta geratuko direlako nazioartean presentzia daukan eta produktu osagarriak eskaintzen dituen talde batean eta horrek indartu egingo duelako beren negozioa eta lehiakortasuna”.

 

Mubea Taldeari buruz

Mubea Taldea Alemanian sortu zen 1916an, eta mundu mailako liderra da automoziorako osagaien garapenean eta fabrikazioan. 11.000 langile inguru ditu 17 herrialdetako 29 kokalekutan.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow