Tubos Reunidos enpresak 80 enplegu sortuko dituen fabrika berri bat irekiko du

20 maiatza, 2016
tubos reunidos

Tubos Reunidos enpresaren Amurrioko fabrika nagusiak 950 langile ditu, horrezaz gain, badu baita ere zentro bat Trapagaranen (Bizkaia) eta beste bat Iruñean, eta oraintsu inauguratu du fabrika berri bat Subillabideko industrialdean, Gasteiztik hamar minutura. Azken hori “Marubeni-Itochu Tubulars Europe” bazkide japoniarrarekin duela urtebete sinatutako aliantzaren fruitua da.

 

Lehen fasean 30 milioi euroko inbertsioa egingo da, zeinari esker 80 langile berri hasiko baitira lanean, gehienak profil jakin bat dutenak, alegia, mekanizaturako instalazio oso sofistikatuak erabiltzen dakitenak. Tubos Reunidos enpresaren fabrika berritik irtengo den proiektuak balio teknologiko handia izango du, petrolio eta gas putzuak zulatzeko eta produzitzeko hodi hariztatuak egingo direlako. Amurrion ekoizten den hodia Subillabiden errematatzen da patente bidez babestutako “premium” hariekin, eta hari horiek estandarrak baino prestazio hobeak eskaintzen dituzte. Subillabide industrialdea bereziki diseinatu da urtean 30.000 tona hodi prozesatzeko eta hariztatzeko. Kopuru esanguratsua, kontuan izanik Amurrion 220.000 tona ekoizten direla urtean.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow