Sprilur-ek abian jarri ditu Balmasedako Winoa Ibérica fabrika berria eraikitzeko lanak

20 ekaina, 2016
Sprilureko, Winoa Ibericako eta eraikitzeko enpresako agintariak Balmasedako obragunean.

 

Iaz Sprilur-ek eta WinoaGroup taldeak hitzarmen marko bat sinatu ondoren Balmasedako lantegia handitzeko eta berri bat egiteko, hasiko da eraikitzen Winoa Ibéricaren erabilpen industrialerako granaila-lantegia Talleres Fabrio Murga zegoen tokian, 4 eraikin industrial eraikiko dira 28.927 m²ko lursail batean.

 

Lantegia lekuz aldatzeko erabakiaren eta aurretiaz hartu diren lankidetza publiko-pribatuko akordioen helburua da proiektu industrial interesgarri bat handitzea. Proiektu hori Enkarterrietako adierazle ekonomiko giltzarria izango da.

 

Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Winoa Ibérica enpresak hitzarmen bat sinatu zuten 2012ko ekainean, enpresa Bizkaian gera zedin. Hitzarmen horren bidez erabaki zuten instalazioak Balmasedaren kanpoaldean jartzea, “Arla” industrialdeko UA.1 sektoreko 1. lursailean.

 

2017ko ekainean amaituko dira lanak, eta 3,45 milioi euroko inbertsioa egingo da horretarako.

Winoa Ibérica enpresa 28.927 m²ko azalera duen lursail batean eraikiko da. Lursail horrek 10.191 m²ko azalera eraikigarria du eta fabrikak 16.619 m² okupatuko ditu. Eraikinen gehieneko altuera 11 metrokoa izango da, eta beheko solairua eta lehen solairua izango dute. Eraikuntza proiektu honek hainbat erabilpen barne hartzen ditu: lau eraikin industrial, bulegoetarako eraikin bat, eta fabrikarentzat osagarri izango diren zerbitzuetarako bi  eranskin.

 

Eraikin industriala (1, 2, 3, eta 4 nabeak): altzairua ekoizteko erabiliko da. Beheko solairua + lehen solairua eraikiko dira, elkarri konektatutako nabeetan. Metalezko egitura eta txapazko teilatua izango dute, maila desberdinetako akaberekin eta eskakizun termiko-akustikoak beteko dituzte, eremuaren arabera.

Eranskinak (5 eta 6): eraikinera sartzeko garita eta zerbitzuentzako espazioa, fabrikarentzat osagarri dena. 30 m² izango ditu eta bulegoetarako eraikinaren antzeko diseinua du.

Bulego eraikina (7): beheko solairua + lehen solairua izango ditu 1.000 m²ko azaleran, eta han ezarriko dira ekipamendu administratiboak. Bi sarrera izango ditu kanpotik, eta zuzeneko lotura gune industrialarekin (Winoa Ibérica enpresak berak egina).

Aparkalekua: eraikitako gunearen ekialdean egongo da, bulegoetarako sarreraren ondoan, eta auto nahiz kamioientzako aparkalekuak izango ditu.

Azken urte honetan Sprilur-ek fabrika berria garatzeko eta burutzeko proiektua (4,7 milioi eurokoa) lizitatu du eta Construcción Adolfo Sobrino enpresari esleitu dizkio lanak. Aurreikuspenen arabera, 2017ko ekainean amaituko dira.

 

recreación 3D winoa iberica

Winoa Ibérica fabrika berriaren 3D eredua Balmasedan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow