Sprilur-ek abian jarri ditu Balmasedako Winoa Ibérica fabrika berria eraikitzeko lanak

20 June, 2016

2017ko ekainean amaituko dira lanak, eta 3,45 milioi euroko inbertsioa egingo da horretarako.

SPRI Taldean (enpresen garapenerako euskal agentzia) integratutako Sprilur sozietate publikoak dagoeneko abiarazi ditu Winoa Group fabrika berria eraikitzeko lanak Balmasedan (Bizkaia).

Lantegia lekuz aldatzeko erabakiaren eta aurretiaz hartu diren lankidetza publiko-pribatuko akordioen helburua da proiektu industrial interesgarri bat handitzea. Proiektu hori Enkarterrietako adierazle ekonomiko giltzarria izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Winoa Ibérica enpresak hitzarmen bat sinatu zuten 2012ko ekainean, enpresa Bizkaian gera zedin. Hitzarmen horren bidez erabaki zuten instalazioak Balmasedaren kanpoaldean jartzea, “Arla” industrialdeko UA.1 sektoreko 1. lursailean.

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow