SDW enpresak linea erregular bat ireki du Bilbo eta Hegoamerika artean 

29 March, 2016

Linea horrek Bilboko portua eta Pazifikoko kostako Kolonbia, Ekuador, Peru eta Txileko portuak konektatuko ditu, askotariko merkatu-gaiak eramango dituzten itsasontzien bidez.

Estrategia Empresarial aldizkariak jakinarazi duenez, Vlissingen hiriko portutik (Rotterdametik hurbil, Holandan) operatzen duen SDW Shipping konpainiak itsas-zerbitzu erregular bat ireki du Bilboko portuaren eta Hegoamerikako kosta pazifikoaren artean, hasieran hilerokoa izango dena. Marítima Davila Bilbao, Holandako ontzi-jabearen Espainiako agente nagusiak eskaini eta koordinatuko du zerbitzu berria, zeinak Bilboko portua lotuko baitu ondoko portu hauekin: Buenaventura (Kolonbia), Guayaquil (Ekuador), Callao (Peru), Iquique, Arica (Boliviako merkatura sartu ahal izateko lurretik) eta Valparaíso (Txile).

Dena den, behar adinako kargarik badago, baliteke ontziak portu gehiagotan gelditzea, adibidez Panaman. Linea hori egingo duten helburu anitzeko ontziek askotariko merkatu-gaiak garraiatu ahal izango dituzte: karga konbentzionala, gurpildun materialak eta merkatu-gai arriskutsuak, astunak, gaindimentsionatuak eta proiektuetakoak.

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow