PMG konpainia gipuzkoarra %6 haziko da eta 55 milioi fakturatuko ditu

20 November, 2015

PMG Polmetasa konpainia gipuzkoarrak PMG Taldearen indargetzailerako osagaiak egiten ditu. Aurten %6ko hazkundea izango du eta bere negozio zifra 55 milioi euroraino iritsiko da, Estrategia Empresarial-ek jakinarazi duenez. Azken hamar urteotan, enpresak 22 milioi euroko inbertsioak egin ditu. Hala, sendotu egin du azken urteetako hazkundea eta horretarako funtsezkoa izan da esportazioa, zeina %88 ingurukoa baita.

Zazpi milioi euro inguru gastatu ditu instalazio berrietako ekipamenduan. Horri esker, Polmetasak guztiz automatizatu ditu bere produkzio prozesuak. Konpainiak -AEBetan eta Asian negozio-unitate bera duten beste fabrika batzuentzako garapen zentroak- lidergoa erdietsi zuen Europan 2006an, eta harrezkero sendo eutsi dio posizio horri, alde nabarmena atera diolarik atzetik duen hurrengoari. Merkatu kuota altua izan arren –%40tik gorakoa Europan-, ekitaldi honetan berriro haziko da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow