Noatum Container Terminal Bilbao enpresak dagoeneko inauguratu du kamioiak Bilboko Portura sartzeko sistema automatizatua

28 azaroa, 2017

Sistema berri horri esker, Bilboko Portuko Agintaritzak (BPA) abiarazitako konponbide telematikoen erabilera maximizatuko da

 

Noatum Ports taldeko Noatum Container Terminal Bilbao enpresak (Bilboko Portuko edukiontzi-terminalaren emakidadunak) dagoeneko inauguratu du kamioiak terminalera sartzeko sistema automatizatu berria, zeinaren bidez maximizatu egingo baita Bilboko Portuko Agintaritzak abiarazitako konponbide telematiko osagarrien erabilera.

Sarbide berriekin eraginkorragoa izango da edukiontziak jaso eta entregatzeko kudeaketa-lana, nabarmen gutxituko da kamioien itxaronaldia, prozesuaren erabateko kontrola bermatuko da eta denbora errealeko erregistroa egingo da.  Instalazio berriak 7 ate ditu sartzeko eta 3 irteteko. Horrez gain, sarbide zuzen bat gaitu da sarrera-kodea duten kamioientzat.

Behin buru eman ondoren sarbide berrien inbertsio-proiektuari, abian jarriko dira burdinbideen terminala 100 metro handitzeko zabalkuntza-lanak. 4 milioi euro inbertituko dira bi proiektuen artean. Era berean, ekipamendua ere (patioko garabiak eta treneko garabiak) berrituko da eta horrek berekin dakar beste 6 milioi euroko inbertsioa, zeina ezinbestekoa baita etorkizuneko bokazioa duen terminal hori eguneratzeko. Bilboko Portuak 34 milioi euroko inbertsioa konprometitu zuen 2016-2036 epealdirako, eta hortik 10 milioi inguru inbertituko dira 2016-2018 epealdian.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow