Nazioarteko inbertsioek Euskadiko startUP eta enpresen alde egin dute apustu

1 July, 2015

Deigarria da, bai, ikustea nazioarteko kapitala duten startUPen %26 EAEkoak direla.  Horrek argi erakusten du gure konpainia gazteen prestakuntza bikaina, beren izaera ekintzailea eta atzerrira irteteko daukaten gogoa. Ikuspegi hori bat dator gure eskualdeko Industrian aurki daitekeen batez besteko profilarekin, zeina aspalditik ari den inbertitzen proiektu eta teknologia aurreratuetan, Arantza Tapia sailburuak Radio Euskadiko Boulevard saioan aurreko astean adierazi zuen bezala: “Gure industriaren zati handi bat prestatuta dago bizi dugun unerako; suspertze ekonomikoa jadanik gertatzen ari da”.

 

Estatuko nazioartekotze ekintzailearen mapan badira baita ere startUP katalan bat eta Madrilgo beste bat (%21 hurrenez hurren); Euskadirekin batera, eskualde horiek dituzte beharbada ekosistema onenak talentuak bere ideiak inkubatu, hazi, sendotu eta atzerrira proiekta ditzan.

 

Bestalde, Euskadira erakartzen den atzerriko inbertsio kopurua nabarmen hazi da, batetik, bere benetako premiekiko enpatia-posizioa dagoelako, eta bestetik, erraztasun politika bat garatu delako, zeinari esker kanpoko apustu ekonomikoek eta enpresek hobeto lur hartzen duten gure lurraldean. “Multinazionalak Euskadira etortzen dira negozioak egiteko toki erraza delako eta erakundeak irisgarriak direlako”, dio Arantxa Tapiak”. Eta eransten du: “une honetan Estatuko hirugarren jomuga gara Madril eta Bartzelonaren atzetik”.

 

Gauzak horrela, badirudi Euskadiko enpresak eta StartUPetako talentua paraleloan doazela eszenatoki global batera, eta eszenatoki horretan, zailtasunak zailtasun, osagai teknologiko altua eta lehiakortasuna funtsezkoak izango dira partekatzeko aberastasuna eta kalitatezko enplegua sortzeko, biak hala biak funtsezkoak euskal ekonomia suspertzeko bidean.

 

“III Estudio StartUPs e Internacionalización” txosteneko datuak:
http://content.yudu.com/Library/A3qg3d/IIIEstudioStartupsEs/resources/index.htm

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow