Michelin enpresak 80 milioi inbertituko ditu Gasteizen duen fabrikan

1 October, 2017

2017tik 2019ra bitartean Michelin multinazionalak 80 milioi euroko inbertsioa egingo du Gasteizko bere instalazioetan, goma nahasketak fabrikatzeko ildo berriak txertatu (horrela %20 handituko duelarik bere produkzioa) eta biltegi automatikoak atontzeko.

 

Ekimen hori multinazionalak Europan duen zentro industrial handiena zabaltzeko programen markoan kokatzen da, eta zuzeneko 65 enplegu sortuko ditu. Arabako lantegiak 3.300 langile ditu plantillan, eta 1.100 gehiago, azpi-kontratak eta hornitzaileak kontuan hartuz gero.

 

Gasteizko lantegiaren –Euskadiko Barne Produktu Gordinaren (BPG) %2 alegia- talde barruko lehiakortasuna “nabarmen haziko da” proiektu berri horiei esker. Urtean 200.000 tona pneumatiko fabrikatzen dira Gasteizen, taldeak Espainian duen produkzioaren erdia.

 

Michelin-Gasteiz lantegiaren espezialitateak dira autoentzako pneumatikoak eta obra publikoetara, ingeniaritza zibilera nahiz meatzaritzara zuzendutakoak (“gurpil erraldoiak”, alegia). Enpresak Euskadin daukan beste produkzio-zentroan, Lasarten  (550 langile inguru ditu), gama altuko eta txapelketetarako pneumatikoak egiten dira motorrentzat.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow