Mercedes enpresak 34 milioiko inbertsioa egingo du Gasteizko lantegian furgoneta berriak ekoizteko

14 September, 2017

Mercedes Daimler Taldeak furgoneta gehiago ekoitziko ditu Gasteizko lantegian. Vito elektrikoa ez ezik, orobat baieztatu da Taldeak Clase V modeloa ere fabrikatuko duela; hala, bi modeloak seriean fabrikatuko dira Gasteizen 2019an.

 

Fabrikaren zuzendaritzak baieztatu du zero isuriko Vito modeloa fabrikatzeko egokitu egin beharko direla Euskadiko instalazioak, eta 6 eta 10 milioi euro inguruko inbertsioak egingo direla horretarako. Aldiz, Clase V modeloa ekoizteko, 14 eta 24 milioi bitarteko inbertsioak egingo dira.

 

Mercedes Benz enpresak Gasteizko lantegian dituen lan-kontratu mugagabedun langileak ugaritu egingo dira 2017aren amaiera honetan, zuzendaritzak jakinarazi baitu 600 kontratazio berri egingo direla. Hala, urtebetean, 1.350 enplegu finko berri sortuko dira lantegi horretan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow