Mercedes-Benz Vans konpainiak Gasteizko fabrikako produkzioa indartu du

27 June, 2016

Mercedes-Benz Vans-ek Gasteizen fabrikatzen dituen monobolumen ertaineko bi modeloen (Vito eta Clase V) salmenta-hazkundearen ondorioz, konpainiak erabaki du  Arabako fabrikaren produkzio gaitasuna indartzea.

 

Mercedes-Benz Vans konpainiak 41 milioi euroko inbertsioa egingo du aurten fabrika egokitzeko, 2015ean egin zuen 14 milioi euroko inbertsioa baino askoz gehiago, alegia. Kopuru hori gehienbat karrozeria, margo eta muntaia lineak egokitzera bideratuko da. Era berean, hirugarren lan-txanda bat jarriko da martxan urritik aurrera, kalkulatu den produkzio mailara iristeko. Bestalde, lehen aldiz mantenduko dira ohiko bi txandak udako hiletan.

 

Une honetan  540 ibilgailu irteten dira egunero Gasteizko fabrikatik (2015eko urte amaieran 470 produzitzen ziren). Kopuru horietara iristeko, konpainiak 800 langile berri kontratatu zituen 2016an, egun dauzkan 4.600 enplegatuetara iritsi arte. Urritik aurrera hirugarren txanda abiatuko da, langile gehiago kontratatuta, eta egunean 660 ibilgailu muntatuko dira. Gaur arte Mercedes-Benz Vans konpainiak 190 milioi euroko inbertsioa egin du  Gasteizko lantegian Vito eta Clase V modeloen azken belaunaldien produkzioa martxan jartzeko eta handitzeko.

 

Urtarriletik martxora bitartean 76.000 unitate saldu zituen, %20ko hazkundea lortuz. Hain zuzen, Gasteizen fabrikatzen diren bi modeloen salmentak izan ziren buru hazkunde horretan. Vito modeloaren salmentak %61 hazi ziren, hau da, 21.300 unitateraino, aurreko urtean saldutako 13.200 unitateen aldean. Clase V modelotik, berriz, 9.300 unitate saldu ziren, hots, 2015eko lehen hiruhilekoan saldutako 5.900ak baino %58 gehiago. urte osoari begira, eskaeraren hazkunde nabarmen horri eustea espero du Mercedes-Benz Vans konpainiak.

 

Taldearen barruan Gasteizko lantegia aitzindaria da prozesuak azkartzeko eta hobetzeko produkzio sistema berritzaileak txertatzen; adibidez, Valentziako Unibertsitatearen laguntzarekin garatutako led argiko tunel bat erabiltzen du, autoak ondo margotzen direla ziurtatzeko.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow