Ask multinazionalak bultzada bat eman dio Bilboko Portuan duen lantegiari 7 milioi inbertitu ondoren

4 December, 2017

Arrazoi estrategikoak direla medio, konpainia alemanak Zierbenara (Bizkaia) eramango du Gipuzkoan, Araban eta Kantabrian dauzkan hiru lantegien jarduera.

 

Ask Chemicals konpainiak –izen bereko talde alemaneko filiala- lantegi berria jarri du martxan Bilboko Portuan. Lantegi horretan kontzentratuko du lehen Idiazabal (Gipuzkoa) eta Artziniegako (Araba) lantegietan garatzen zuen jarduera, eta aurrerago, horraxe eramango du baita ere erretxin-produkzioa, gaur egun Castro Urdialesen (Kantabria) egiten dena.

 

Ask enpresak galdaragintzarako materialak ekoizten eta banatzen ditu, batez ere erretxinak eta margoak, gero industria eolikoan eta automozioan erabiltzen direnak.

 

Konpainiak azaldu duenez, momentuz 7 milioi euroko inbertsioa egin behar izan du jarduera osoa lantegi berrira eramateko, eta aurrerago beste 3 milioi inbertitu beharko ditu Castroko produkzioa Bilboko Portura eramateko.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow