ITP enpresak PCBren %100 erosi du

21 apirila, 2016
Logo de PCB.

ITP enpresak erosi egin du Precicast SA konpainia suitzarraren eskuetan zegoen PCB konpainiaren akzioen %20, eta nola bi konpainia horiek 1999an Precicast Bilbao sortu zuten, erosketa horren ondorioz PCB  ITPren filial bihurtu da %100ean. Operazio hori aurreikusita zegoen ITP enpresak 2016-2020 urteetarako daukan Plan Estrategikoko hazkunde planetan. Plan Estrategiko hori duela gutxi jarri da martxan, eta itxaropena dago datozen urteetan galdara-negozioak hazkunde handia izango duela.

Aurreikuspenen arabera, Plan Estrategiko horri esker nabarmen haziko da galdara-negozioa, zeinak inbertsio handiak beharko baititu plan industrial zabal baten barruan, plan horren barnean sartzen direlarik bai PCBk egun Barakaldon duen fabrika, bai hemendik gutxira Sestaon izango duen lantegia, ustez 2017ko lehen hiruhilekoan inauguratzekoa dena.

2015ean jakinarazi zen asmoa zegoela PCBren gaitasunak emendatzeko 20 milioi euroko inbertsioa eginez  2015-2021. urteetan, beti ere ahaleginak I+G arlora bideratzeko eta egungo bezeroekin dauden proiektuak handitzeko. Era berean, konpainiak aurreikusi du epealdi horretan 200 lanpostu berrirekin emendatuko duela bere plantilla.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow