Kapsch TrafficCom enpresa austriarrak Schneider Electric Transporte konpainiaren kontrola hartu du

18 February, 2016

Schneider taldeak akordio bat sinatu du Kapsch TrafflcCom enpresa austriarrarekin, bere garraio filiala saltzeko. Operazioak eragin zuzena izango du Euskadin, hemen baitago esparru horretan espezializatutako zentroetako bat. Hain zuzen, Kapsch enpresak Telvent Tráfico y Transporte zenaren aktiboak erosiko ditu, zeinak Bilboko Arce Ibérica barne hartu baitzuen bere garaian. Akordioaren arabera, 35 milioi euro ordainduko dira garraio dibisioaren truke.  Operazio honen bidez, Kapsch enpresak garraio sistema adimendunen (ITS) sektoreko produktu zorro handiena izango du, eta alderdi hori erabakigarria izango da hiri adimendunak garatzeko orduan.

Kapsch taldeak filial eta bulego sare zabala du 33 herrialdetan, 3.500 profesional enplegatzen ditu eta 2015ean 456 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow