Quebeceko H2O Innovation enpresa handitzen ari da  eta sukurtsal bat irekiko du Bilbon

13 maiatza, 2016
Logo de la empresa canadiense H20 innovation

Ura tratatzen duen H2O Innovation konpainiak Europako eta Ekialde Ertaineko merkatuetan jarri du bere arreta-gunea.

Ur iragazte arloko H2O Innovation Inc. enpresa kanadarra Atlantikoaz bestaldera zabaltzen ari da.

Iragarri duenez,  sukurtsal berri bat irekiko du Bilbon, eta berau izango da bere lehen ezarpena atzerrian. Egoitza Quebecen daukan teknologia garbien enpresa horrek esan du bulego berritik Europako eta Ekialde Ertaineko merkatuak atendituko dituztela eta lan egingo dutela korrosiorik gabeko beren Piedmont akoplamendu malguen eta PWT-ko produktu kimiko espezializatuen salmentak emendatzeko bi zonalde horietan.

“H2O prest dago bere salmentak emendatzeko eskualde horietan, zeintzuek proiektu ugari baitituzte uraren tratamenduaren inguruan eta baita ere esperientzia handia”, esan zuen  Frédéric Dugré-k, enpresako presidente eta zuzendari nagusiak. “H2O Innovation enpresaren Europako sukurtsalak erakusten du konpromisoa hartu dugula Europako merkatuan presentzia iraunkorra izateko eta epe luzeko harreman komertzialetan inbertitzeko”.

Teknologia garbien enpresa kanadarrak Ties Venema izendatu du ekimena zuzentzeko. Ties Venema  iaz sartu zen H2O Innovation enpresan. Venemak 20 urteko esperientzia du industrian eta adierazi du badutela esperantza Bilboko sukurtsalaren bidez Europan eta Ekitalde Ertainean hazteko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow