Eurest Euskadi-k 2,5 milioi euro inbertitu ditu Derion daukan egoitzan

2 July, 2015

Expansión aldizkariak jakinarazi duenez, Compass Group taldeko Eurest Euskadi jakigintza kolektiboko enpresak 2,5 milioi euro inbertitu ditu Derioko (Bizkaia) egoitzarako erosi dituen sukalde zentral berrietan.

Instalazio berriak, Eurest Euskadi egoitzaren ondoko nabe batean kokatuak, beraizik erabiliko dira EAEko ikastetxeentzako menuak diseinatu eta prestatzeko, konpainiak zerbitzu hori eskaintzen baitu bere eskola-segmentuaren barruan. Zehazki, sukalde horietatik egunero aterako dira Eurest-ek Euskadin zerbitzatzen dituen ikastetxeetarako menuak. Ikastetxe horiek irakaskuntzako sare publikokoak dira eta baita ere hitzartuak, eta gehienak Bizkaian kokatuta daude.
Kalkuluen arabera,  Eurest gai da egunean 15.000 otordu ekoizteko gaur egun dituen 50 langileekin, eta etorkizunerako hazkunde-aurreikuspenak betetzen badira langile kopuru hori handitu egingo da.

Euskadiko inbertsio handi hau egin da 50 urte bete direnean Eurest  Espainian kokatu zela. Eurest-ek 78 milioi otordu zerbitzatzen ditu urtean Estatuko 2.300 bezerorentzat, eta lana ematen die 12.000tik gora laguni.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow