Ebay-k Bizkaiko Ticketbits enpresa erosi du

24 maiatza, 2016
Logo de ticketbis

2015ean enpresak 85 milioi euro inguruko fakturazioa izan zuen

Internet bidezko salerosketako eBay erraldoiak erosi du Tickebits enpresa bizkaitarra, zeina Bilbon sortu baitzen 2010ean 150 milioi euro inguruko operazio baten bidez. Ticketbits enpresak SPRI Taldearen (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziaren) laguntzaz abiarazi zuen bere negozioa, euskal agentzia Euskadiko Arrisku Kapitaleko funtsaren bitartez sartu baitzen konpainiaren lehen kapital zabalkuntzan. Une honetan, Tickebits-ek 47 herrialdetan lan egiten du.

Stubhub-ek, Interneteko enkanteen erraldoi globalaren filialak, erosi du bere erabiltzaileei era guztietako ekitaldietarako sarrerak salerosteko aukera eskaintzen dien Ticketbits enpresa. Ticketbits mundu osoko ekitaldietarako sarrerak saltzen dituen webgunea da. Plataformak saltzailearen eta eroslearen arteko bitartekari-lana egiten du eta salerosketa segurua bermatzen du. “Saltzaileak bakarrik kobratzen du behin partidua edo kontzertua bukatu denean” zehaztu du Jon Uriartek, taldearen fundatzaileetako batek. “Eta iruzurra badago, ordainketa blokeatzen dugu”.

Ticketbits 400.000 eurorekin hasi zen, eta diru kopuru horrek balio izan zien produktua garatzeko, lantaldea osatzen hasteko eta Espainian enpresa abiarazteko. Lehen hilabetean oso ondo funtzionatu zuen, 36.000 euro fakturatu baitzituzten, eta denbora gutxian zenbaki berdeak lortu zituzten. Negozio planean hasieratik jasoa zuten nazioartean zabaltzeko asmoa. Horregatik, lehen urtea amaitu baino lehen, Portugalera jauzi egin zuten proba banku bezala. Haren arrakasta ikusita, mundura ireki ziren.

2015ean enpresak 85 milioi euro inguruko fakturazioa izan zuen, hots, %57 hazi zen 2014arekin alderatuta. Izan ere, –konpainiak emandako datuen arabera-, enpresaren fakturazioa meteorikoki hazi da urte hauetan (irabazi errealez harago): lehen urtean milioi bat euroraino iritsi zen, eta 2011n 5,5 milioira.

 

Ticketbis enpresak 400 langile inguru dauzka mundu osoan, eta finantzaketa erronda bat itxi berri du, non 23 milioi eurotik gora bildu baititu inbertitzaile  indartsuen eskutik, hala nola Espainiako Active Venture Partners funtsetik.

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow