Bridgestone enpresak 47 milioi euroko inbertsioa egingo du Basauriko fabrikan

20 maiatza, 2016
Bridgestone

Bridgestone multinazional japoniarrak 47 milioi euroko inbertsioa egingo du datozen bost urteetan Basauriko (Bizkaia) fabrikan, automatizazioa emendatzeko eta bere plan estrategikoa betetzeko, zeinaren helburua baita 2018an 2013an baino %50 gehiago produzitzea eta produkzio kostuak ia %39 murriztea.

Basauriko fabrikak, kamioi eta autobusentzako pneumatikoen produkzioan espezializatuta dagoenak, 932 lagun inguruko plantilla dauka, hots, 2012aren amaieran baino 200 langile gutxiago, urte hartan enpresak enplegu-doiketa egin behar izan zuelako.

Hartutako neurrien artean aipatzekoak dira fabrikaren automatizazioa emendatzea (47 milioi euroko inbertsioa egin delarik horretarako), energia aurrezteko neurriak aplikatzea faktura %36 murrizteko eta lan-kostuen murrizketa, plantillarekin hitzartutako azken hitzarmen kolektiboaren bidez onartu dena.

Hala, lau produkzio txanda daude enpresan, oinarrizko soldata eta antzinatasuna izoztu egin dira, beste plus batzuk %17raino jaitsi dira, enpresak pentsio planei egiten dien ekarpena gutxitu egin da eta bi egun-poltsa sortu dira, produkzio eskaeraren arabera egokitzen direnak. Neurri horiei esker, enpresak %50 murriztuko ditu lan-kostuak, eta ez du aldi baterako Enplegu Erregulazioko Espedienterik egingo eskaera jaisten bada.

Bridgestone Hispaniak lau produkzio fabrika ditu (horietatik hirutan pneumatikoak egiten dira, bestean ordea oihalak), 2.944 pertsona enplegatzen ditu eta 830 milioiko salmentak ditu urtean. Konpainia horrek 12.500 langile enplegatzen dituzten bederatzi produkzio zentro ditu Europan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow