Beotibar Recycling enpresak Zornotzako instalazioak zabalduko ditu

16 February, 2016

Beotibar Recycling-ek -arriskutsuak ez diren hondakinak kudeatzeko Eusko Jaurlaritzak baimendutako enpresak, hondakin arriskutsuak ere garraiatzen dituenak hondakin horiek kudeatzeko baimena duten fabriketaraino- zabaldu egin nahi ditu Zornotzako Boroa auzoan dauzkan instalazioak. Konpainiako kudeatzaile Iñigo Jalónek Empresa XXI aldizkariari esan dio 1.000 metro koadroko pabilioi bat eraikiko dutela egun dutenaren ondoan (une honetan 5.000 metro koadro ditu), eta nabe berri horretan instalatuko dituztela dokumentuak suntsitzeko makinak.

Enpresa Trienekens talde alemanarena da, zeinak Trienekens País Vasco filiala sortu baitzuen duela urte batzuk, eta hainbat sozietate daude haren barruan sartuta: Trienekens País Vasco, Beotibar Recycling, Bizkaiko Zabor Berzildategia (ontziak eta ontzietako hondakinak bereizi eta sailkatzeko fabrika), eta Bizkaiko Plastiko Berzildategia (plastikozko materialak birziklatzen dituen enpresa).

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow