Atzerriko kapitalak berriro jarri ditu begiak Euskadin

7 January, 2016

Atzerriko kapitala Euskadira begira dago berriro ere. Pasa den urtean 2007koen pareko inbertsio-tasak lortu ziren. 2014an 1.410 milioi eurorainokoak izan baziren, Estrategia Empresarial aldizkariaren arabera, 2015ean zifra hori gainditu egingo da.

2015eko azken hiruhilekoan bi operazio handi egin dira atzerriko kapitalarekin. Batetik, GreenOak inbertsio-funts iparramerikarrak azaroan iragarri zuen Zazpitegi erosiko zuela, Staples enpresak Galdakaon duen plataforma logistikoko enpresa. Kontuan hartzen baditugu metro koadroak eta zenbatekoa, urteko operazio handiena izan da Euskadiko logistikaren eta industriaren sektorean.  Bestetik, Logic “joint venture”-en integratutako nazioarteko inbertitzaileek nabe multzo bat erosi zuten abenduan Jundizko industrialdean (Gasteizen) 11,2 milioi euroren truke.

Azken bost urteotan Euskadi inbertitzaile britainiarren zuzeneko inbertsioen lehen jomuga bihurtu da Madrilen aurretik. Hala, Euskadik 617 milioi euroko zuzeneko inbertsioa jaso zuen 2014an Erresuma Batutik. Eusko Jaurlaritzaren Invest in the Basque Country estrategiak zuzeneko atzerriko  51 inbertsio-proiektu kudeatu zituen 2014an. Horietatik bost gauzatu ziren, denak ere IKTen eta energiaren sektoreetakoak.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow