ASK Chemicals enpresak egoitza zentralizatu berria aurkeztu du Bilboko Portuan

29 March, 2016

Euskadin eta Kantabrian kokatutako hiru fabrikak faseka aldatuko dituzte kokalekuz.

 

Kimikaren sektoreko ASKChemicals multinazional alemanak Bilboko Portuan garatuko duen proiektu bat aurkeztu du, bertan zentralizatzeko Kantabria, Gipuzkoa eta Arabako fabriketatik datorren produkzio guztia. Plan hori irailean iragarri  zen eta 10 milioi euroko inbertsioa eskatuko du.

Fabrika berriak 10.000 metro koadroko nabe bat izango du, eta 30.000 metro koadroko lursailaren gainean eraikiko da. Gaur egun, konpainiak 80 laguneko plantilla dauka Bilbon zentralizatuko diren hiru fabriken artean, baina, aurreikuspenen arabera, ehun langile ingururaino haziko da kopuru hori.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow