Alfa Taldeak Industrias Gol saldu du 22 milioi eurotan

1 September, 2015

Global SM Tech Limited – GSM konpainia korearrak Industrias Gol erosi du, automobilgintza sektorerako hotzetako estanpazioan espezializatutako enpresa, Alfa Taldeako kide eta hiru lantegi dituena, bi Euskadin eta bat Errumanian. Alfa Taldeak 22 milioi eurotan sinatu du konpainiaren salmenta GSM korearrarekin. Horrela amaitu dira duela urte bete baino gehiago hasitako negoziaketak.

Honenbestez, 120 langile dituen Industrias Gol enpresa GSM bezalako multinazional baten sartuko da, Asiako bost herrialdetan 14 lantegi, 500 langile eta 68 milioiko fakturazioa duena. Etxeko tresna elektriko, ikusentzunezko equipo, mugikor, automobilgintza, aeronautika eta makineriarako doitasun-torlojuak eta beste osagai batzuen hornitzailea da GSM.

Alfa Taldeak joan den urtean abiarazitako estrategiaren barruan kokatzen da salmenta hau, taldeko enpresak hamarretik seira murriztean eta kudeaketako aldaketa sakonak aurreikusten dituen estrategian hain zuzen ere.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow