Aceros Olarrak 5,5 milioi euro inbertituko ditu makinerian

20 November, 2015

2015. urtea amaitzean, Aceros Inoxidables Olarrak 5,5 milioi euro inguruko inbertsioak egingo ditu Loiun (Bizkaia) daukan fabrikan. Kopuru horrekin ekipamendu industrial berriak erosi eta egungo produkzio instalazioak modernizatuko ditu.

Konpainiak jakinarazi duenez, diru-partida handiena, alegia hiru milioitik gorakoa, makina berriak instalatzeko erabili dute, zehazki tornu berri bat eta barra kiribilak zuzentzeko makina bat.

Gainerako inbertsioen bidez hobekuntzak egin dituzte akaberen instalazioetan eta fabrikako labe elektrikoaren elikaduran, eta kontrol sistemak berritu eta optimizatu dituzte. Hobekuntzak egin dituzte baita ere etengabeko ijezketa-treneko zenbait ekipotan, zerbitzu orokorretan eta segurtasun nahiz ingurumen arloetan.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow