Zure produktibitatea handitzeko aplikazio eta metodologiak

16 azaroa, 2016
GTD eta Pomodoro teknikak aplikatuko dira ikastaroan.

SPRIk doako ikastaroak antolatu ditu mikroenpresa eta autonomoentzat.

 

Sarritan, fase asko dituen proiektu konplexu bat abiarazi nahi dugunean, gauza asko pilatzen zaizkigu buruan eta zaila izaten da ekintzara igarotzea. Gainera, etengabe Internetera konektatuta egoteak distraitu egiten gaitu, posta elektronikoak erantzun, sare sozialak kontsultatu edo deiei erantzun behar diegulako.

 

Metodologia eta tresna baliagarri ugari daude horrelako blokeo-egoerak gainditzeko edo gure helburutik distraitzen gaituzten ohiturak aldatzeko. Hala, metodologia eta tresna horiek lagungarri zaizkigu proiektuen kudeaketan eraginkortasun handiagoa lortzeko. Metodo horiek ezagutaraztea eta duten potentziala aprobetxatzea da SPRIk antolatutako Zer egin produktiboagoak izateko: produktiboago izaten lagunduko dizuten aplikazioak, metodoak eta ohiturak ikastaroaren helburua, eta Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban eskainiko da.

 

Bi orduko topaketa horretan parte hartzen dutenek lehenik eta behin ikasiko dute produktibitate ihesak detektatzen, eta gero ohitura eraginkorragoak hartzeko metodo eta IKT tresnak ezagutuko dituzte. Besteak beste, Get Things Done metodologia izango dute aztergai; produktibitate teknika bat da, zeinak egin gabe dauden zereginak burutik aldendu eta kanpoko sistema batera eramaten baititu, antolakuntza plan bat sortuz urrats bakoitzari ekiteko. Bertaratuek Pomodoro metodoa ere ezagutuko dute, zeinaren bidez zereginak denbora bloke zehatzetan administratzen baitira, kanpoko distrakzioak desagerraraziz.

 

Bestalde, hainbat tresna emango dira ezagutzera lanaren antolakuntza azkar kudeatzeko, esaterako, Gmail-eko Zereginak, Remember the Milk edo Windelist, eta produktibitatearekin lotutako beste aplikazio batzuk ere bai, ikasitakoa praktikan jartzeko. Mikroenpresa Digitala prestakuntza-eskaintza ere aurkeztuko da; programa horrek hilean behingo saio laburrak antolatzen ditu, tresna teknologiko jakin batzuk erabiltzen ikasteko.

 

Ikastaroa lanaren kudeaketarako eta produktibitatea hobetzeko tresnak ezagutu nahi dituzten mikroenpresa eta autonomoei zuzendurik dago. Hauek dira ikastaroak egingo diren toki eta egunak: Hernanin, azaroaren 23an; Donostian, azaroaren 25ean; Getxon, abenduaren 14an; eta Gasteizen, abenduaren 16an.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow