Wattio-k, interneten bitartezko zereginen automatizazioan aurrera darrai

18 urtarrila, 2017

Euskal enpresa, internetera konektatutako zerbitzu nagusiekin bateragarri izatera pasatzen da, bere mugikorretarako aplikazioan IFTTT zerbitzua integratuta

 

Etxebizitza adimendunetarako soluzioetan espezializatutako Wattio enpresa donostiarrak akordioa erdietsi du IFTTT-ko (If This Then That, ingeleseko siglen arabera) bazkide izateko, aplikazioak integratzeko eta interneten bitartez zereginak programatu eta automatizatzeko aukera ematen duen zerbitzuko bazkide, alegia.

 

Euskal enpresak, IFTTT zerbitzua bere Wattio Smarthome mugikorreko aplikazioan integratuko du. Honela, mugikorretik etxebizitza kontrolatzeko aukera ematen duen euskal fabrikatzailearen aplikazioa, jada IFTTT zerbitzua erabiltzen duten internetera konektatutako zerbitzu nagusiekin bateragarri bihurtzen da.

 

Akordio honen ostean, Wattio, jada IFTTT-a integratuta duen enpresa talde bateko kide izatera pasatzen da, besteak beste, Google, BMW, Nest, Spotify, Twitter, Hue edo Facebook bezala.

 

Wattio SmartHome-k orain, bateragarritasun atal berri bat dauka, zeinetan, IFTTT-ren zerbitzu berrietarako zuzeneko atzipena aurkitzen den. Atal honetatik, erabiltzaileak Wattio sistema, bitartekoen produktu eta zerbitzuekin konbinatzeko aukera izango du.

 

Wattio-k IFTTT zerbitzuarekin erdietsitako integrazioak, azken pertsona etxetik irteterakoan alarma gaitzea edo iluntzean lanparak piztea bezalako automatizazioak ahalbidetzen ditu.

 

Enpresak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, zerbitzu honen integrazioa lehen urratsa da, IFTTT-ren erabilera Wattio-ren barruan geroz eta intuitiboagoa izan dadin. Ildo horretan, konpainiako CEO Patxi Echevestek gaineratu du, “konektatutako etxebizitzaren etorkizuna, beste soluzio eta konektatutako zerbitzuen bitartez bateragarritasuna areagotzetik pasatzen da”.

 

 

Wattio SmartHome aplikazioaren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow