Gasteizen egingo da Agile Spain Biltzarra

22 azaroa, 2016
Biltzarrean 30etik hitzaldi eta aurkezpen egingo dira.

Ekitaldia abenduaren 1ean eta 2an izango da Europa Jauregian.

 

CAS 2016 topaketa software-proiektuen garapenari eta aholkularitzako testuinguruei aplikatutako metodologia bizkorretan interesatutako pertsona guztiei zuzenduta dago. Aurtengo edizioa Gasteizen egingo da, non hogeita hamarretik gora hitzaldi, solasaldi eta eztabaida programatu baitira, horrelako metodologien irabazi eta garapen berriak aurkezteko. Agile Spain elkarteak antolatu du ekitaldia, eta SPRIk koordinatu du Araba Enpresa Digitalaren bitartez.

 

Agile Spain biltzarra topagune aproposa da profesionalentzat, aukera izango baitute ezagutzak partekatzeko eta metodologia bizkorren erabilpena sustatzeko enpresa, ikerketa-zentro nahiz unibertsitateetan. Era berean, jardunaldiek helburutzat izango dute ikerketa sustatzea software eta aholkularitza esparruetan eta sinergiak bultzatzea parte-hartzaileen artean, lankidetza berriak sortzeko.

 

Antolatzaileek dagoeneko baieztatu dituzte ekitaldiaren egitarau zabalaren barruan eskainiko diren hitzaldi garrantzitsuenetako hiru. Besteak beste, topaketan izango da Steve Freeman, zeinak “Growing object oriented software guided by test” idatzi baitzuen Nat Pryce-kin batera, metodologia bizkorren komunitatean eragin handia izan duen liburua; ekitaldian izango da baita ere Chris Matts, “Given-When-Then” sortu zutenetako bat, bai eta Bob Marshall terapeuta organizazionala eta aditua psikologiari buruzko ezagutzak aplikatzen negozio digitalen eraldaketan.

 

Topaketa Europa Jauregian egingo da abenduaren 1ean eta 2an. Agile Spain 1.300dik gora profesionalek osatutako elkarte bat da, helburutzat duena metodologia bizkorrei buruzko ezagutza hobetzea, dibulgazioa, ikerketa eta esperientzia-trukea sustatuz.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow