PlayStation-erako beldurrezko euskal bidejokoa

23 ekaina, 2016
Pieza Estatu Batuetako Electronic Expo E3 azokan aurkeztu da

Relevo Videogames eta Virtualware enpresa bizkaitarrek Mindtaker entretenimendu-produktua garatu dute

Euskadin kalitatezko bideojokoen ekoizpena bultzatzeko asmoz, Relevo eta Virtualware konpainia bizkaitarrek indarrak bildu eta PlayStation 4 eta PCrako beldurrezko lehen euskal bideojokoa garatu dute, Estatu Batuetako Electronic Expo E3 azokan aurkeztu berri den ‘Mindtaker’ izenekoa.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak (BEAZ) babestutako proiektu honek beldur psikologia du ardatz, eta misterioak eta puzzleek protagonismo osoa duten 3Dan landutako ingurune itogarri batean garatzen da.

Garapen hau gauzatzeko, bi konpainiek inbertsio-ahalegin bateratua egin eta ezagutzak trukatu dituzte sorkuntza eta teknologia arloetako gaiei dagokienez, pieza arrakastaz amaitu ahal izateko.

Unai Extremo Virtualware enpresako zuzendari exekutiboak nabarmendu duenez, konpainia honek entretenimenduaren sektorean sartzearen alde egin duen apustua “tamaina handiko errendimenduak emango dituzten aukera-nitxoen” bilaketaren ondorioz gertatu da.

Goi-kargudunaren iritziz, lankidetzak merkatuaren eta honi atxikitako eragileen funtzionamendua ulertzen lagunduko dio Virtualwareri.

Iturria: Videojuegos Vascos – Julen Zaballa

 

Mindtaker bideojokoaren teaserra

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow