Gero eta startup gehiagok erabiltzen dituzte datu irekiak beren negozio ereduan

12 January, 2017

European Data Portal atariak azterlan bat argitaratu du sektore pribatuak open datari ematen dion erabilpena ikertzeko.

 

Datuen irekierak abantaila makroekonomiko handiak ekarri ditu, esaterako, produktu eta zerbitzu berrien sorkuntza edo aurrezki handiagoa diru-kutxa publikoentzat. 2016an argitaratutako Creating value through open data txostenak zioen bezala, datu publikoen berrerabilpenak 325.000 milioi euro sortuko ditu datozen 4 urteetan.

 

Hala ere, oro har ez dakigu antolakundeek eta, bereziki, enpresa pribatuek nola berrerabiltzen dituzten datu horiek beren negozio ereduetan. Horregatik prestatu du European Data Portal atariak Re-using Open Data, a study on companies transforming open data into economic & societal value txostena. Argitalpen hori, dagoeneko online dagoena, 21 herrialdetako enpresei eginiko inkesta eta elkarrizketetan oinarritzen da, presentzia handia dutelarik Espainiakoek eta Britainia Handikoek, eurak direlako datu irekiak gehien erabiltzen dituzten herrialdeak.

 

Gráfico Principales beneficios de trabajar con datos abiertos

Datu irekiekin lan egiteak dakartzan abantaila nagusiak

 

Datu irekiak negoziorako baliabide gisa erabiltzen dituzten konpainia gehienak IKTen sektorearekin lotutako startupak dira, eta zerbitzuak garatuz lortzen dituzte irabazi gehienak, adibidez, aholkularitza edo Software As Service eskainiz. Sektore hauekin lotutako datu-multzoak dira konpainientzat erabilgarrienak direnak: gobernua eta sektore publikoa, ekonomia eta finantzak, garraioa eta hiria, eta datu soziologikoak. Dena den, eten handi bat dago eskuratu daitezkeen eta enpresei gehien interesatzen zaizkien datu-multzoen artean, administrazio publikoek ingurumenarekin eta legeriarekin lotutako datuak eskaintzen dituztelako batik bat.

 

Etorkizuneko aurreikuspenei dagokienez, inkestatutako antolakundeen %76k espero du langile berriak kontratatzea, eta datuen analisirako aditua da gehien eskatzen duten profila alde handiz (atzetik datoz salmenta, programazio eta eduki arloetako profilak). Gainera, enpresen %37k espero dute datu irekiekin lotutako irabaziak %60 baino gehiago handitzea.

 

Nahiz eta oraindik ez dagoen kontzientzia handirik datu irekien berrerabilpenak duen potentzialaren inguruan, elkarrizketatutako enpresek diote gaur egun “datuen urrezko meatze bat dagoela, norbaitek ustiatzeko zain”. Txostenaren arabera, sektore pribatuan datu horien balioa sustatuz gero, zirkulu birtuoso bat sor daiteke, non datu irekien erabilera handituz kalitate handiagoko datuak argitaratuko baitira.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow