Ve Interactive-k Bilbon irekiko du Erresuma Batutik kanpoko bere lehen teknologi zentroa

3 June, 2015

Ve Interactive enpresa Londresen sortu zen 2009an, merkataritza elektronikoan dihardu eta Bilbon ireki du Erresuma Batutik kanpoko bere lehenengo teknologi zentroa. Bilboko zentro berrian lanean ari dira jadanik 60 garatzaile, eta euren lehenengo zeregina izango da Ve Interactive-ren aplikazioak hirugarrenen plataformetan integratzea. Guztira, enpresak 70 langile ditu Espainian.

Konpainiak kontuan hartu du Espainia dela merkataritza elektronikoko sektorean diru-sarrera gehien dituen Europar Batasuneko laugarren herrialdea.   Halaber hartu du kontuan “hirian eta bere ingurumarietan dagoen profil teknologikoen kontzentrazio handia”. Merkataritza elektronikoak 2014. urtean Espainian izan zuen fakturazioa,  Ve Interactive-n datuen arabera, 14.610 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtean baino %18 gehiago alegia.

“Merkataritza elektronikoa nabarmen hazten ari da Espainian”, dio Álex Lópezek, Ve Interactive-n Espainiako managing zuzendariak. “2009tik hona sektore hori Europan %17,9 hazten ari da batez beste, eta, aldiz,  Europa hegoaldean, %22″, Ecommerce Europe-n datuen arabera.

Ve Interative España-k iragan irailean zabaldu zuen Madrilen bere bulego zentrala, bertako bezeroei zerbitzu emateko. Aurreneko bost hilabeteetan akordioak egin ditu 200dik gora bezerorekin. Hemengoa kontuan hartuta, konpainiak baditu guztira 26 bulego, 47 herrialdetan operatzen du, eta 10.000tik gora bezero eta 700 enplegatu ditu.

Bere aplikazio eta konponbideen helburua da erabiltzaileen esperientzia hobetzea erosketa prozesuan, erabiltzaileek jaso ahal izan dezaten offlineko esperientzia batean izango luketen moduko laguntza, aholkularitza eta arreta.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow