Soluzio aurreratuak prozesu logistikoak hobetze aldera

6 azaroa, 2017
Arcos enpresak Grupo i68-ren erreminta aukeratu biltegien kudeaketa fisikoa errazteko

Grupo i68 euskal konpainiak, Arcos fabrikatzaileari, biltegiak kudeatzeko bere software-az baliaturik prozedura hauek optimizatzen lagunduko dio

 

ERP soluzioen garapenean espezializatutako Grupo i68 enpresa bizkaitarrak, aiztoak fabrikatzen dituen Arcos enpresak dituen instalakuntzetan, biltegiak kudeatzeko Izaro WNS bere software-a inplementatuko du, bere prozesu logistikoa optimizatze aldera.

 

Aiztogintza enpresak Grupo i68-k diseinatutako erreminta aukeratu du, Albaceteko herrialdean kokatutako bere biltegien kudeaketa fisikoa errazteko eta bide batez, konpainiaren hazkunde prozesuaren baitan markatutako helburuak gauzatzeko asmoz.

 

Biltegitzearen kudeaketarako Izaro WMS software-ak, biltegietan merkantzien kokapenaren erabateko kontrola izateko aukera luzatzen die enpresei, denbora errealean stock-a kudeatuz eta eskaerak prestatzeko denbora tarteak murriztuz.

 

Euskal taldeak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, irrati-frekuentzia duten terminalen bitartezko produktuen sarrera eta irteeraren automatizazioak, operazioen denbora tarteak murriztu eta zerbitzua hobetzeko aukera eskainiko dio Arcos-i, horretarako entrega eta itzultze epeak bizkortuz.

 

ERP software-ak lehengaia eta erdi-landutako produktua kokatzen den biltegian inplementatuko da lehen fase batean. Proiektuaren bigarren tartean, soluzioa bukatutako produktuaren biltegian instalatuko da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow