Zientzia eta teknologia birpentsatuz emakumeekin

4 urtarrila, 2017

Urtarrilaren 10ean Ada Byron 2017 sariketa aurkeztuko da.

 

Deustuko Unibertsitateak aurten ere antolatuko du Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sariketa. Sari horiek helburutzat dute erakustea zein garrantzitsua den emakumeek zientziari eta teknologiari egiten dioten ekarpena. Ekitaldia urtarrilaren 10ean egingo da Bilboko La Comercial eraikinean, eta unibertsitateak berak antolatzen duen Forotech 2017 zikloaren barnean kokatzen da.

 

Ekitaldian “Zientzia eta teknologia emakumeekin birpentsatzea, demokrazia paritarioa” hitzaldia eskainiko du Irune Aguirrezabalek, NBE Emakumeak – Ameriketarako eta Kariberako (Panama) Eskualde Bulegoko Lidergo eta Partaidetza politikoko eskualde aholkulariak. Hitzaldiaren ostean mahai-inguru bat egingo da, non parte hartuko duten, besteak beste, ondoko hauek: Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariak; María Guijarro, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saileko Berdintasun zuzendariak; eta Julen Iturbe-Ormaetxe, Consultoría Artesana en Red aholkularitzako kideak.

 

Deustuko Unibertsitateak 2014an sortu zuen Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sariketa hainbat helbururekin: ezagutzera ematea teknologiaren munduko emakumezko ikerlari eta zientzialarien lana, bokazio teknologikoa sustatzea emakumezko belaunaldi berrien artean eta erakustea zein garrantzitsua den ikerketa zientifikoa gizarteak aurrera egin dezan. Aurreko edizioetan irabazle izan dira, besteak beste: Nuria Oliver, giza portaeraren eredu konputazionaletan eta aplikazio sozialeko big data-n aditua; Asunción Gómez Pérez, adimen artifizialeko eta teknologia semantikoetako ikerlaria; eta Montserrat Meya, lengoaia naturalaren prozesamenduan eta itzulpen automatikoaren arloan ibilbide luzea duen zientzialaria.

 

Saria beraizik zuzentzen zaie esparru zientifikoetako titulazioa edo ibilbide profesional luzea duten emakumeei, betiere lotura estua badute teknologiekin. 5. edizioko irabazlea datorren apirilaren 5ean jakinaraziko da, Forotech – Ingeniaritza eta Teknologia Astearen inaugurazio ekitaldian.

 

Ada Byron 2016 saria

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow