Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 Marzo, 2018 Digitalizazioa I+G Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Enpresa digitala

Pribatutasuneko Inpaktu-Ebaluazio berriaren giltzarriak

Apirilaren 11n jardunaldi informatzaile bat egingo da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.
Kaizen: 5S aplicado al entorno de trabajo digital.

 

Apirilaren 11n jardunaldi informatzaile bat egingo da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.

Maiatzaren 25ean sartuko da indarrean Datuen Babeserako Europako Araudi berria. Legeak nobedade garrantzitsuak dakartza enpresa eta antolakundeentzat, bereziki datu sentsibleak tratatzen dituztenentzat. Datorren apirilaren 11n Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egingo den jardunaldi informatzailean azalpen batzuk emango zaizkie antolakundeei hobeto ulertu dezaten zein neurri hartu behar dituzten legeria indarrean sartzen denean.

 

Basque Cybersecurity Centre eta SPRI Taldeak (Bizkaia Enpresa Digitalaren bitartez) antolatu dute topaketa hori, eta izen-ematea dohainik da. Inpaktu-Ebaluazio berriak pribatutasunean, paradigma berria da jardunaldiaren izenburua, eta Víctor Salgadok emango du, Pintos & Salgado Abogados bulegoko bazkide-zuzendariak eta A Coruñako Unibertsitateko Zuzenbide Informatikoko irakasleak. Hitzaldian ezagutzera emango ditu Datuen Babeserako Europako Araudiaren nobedade garrantzitsuenak, eta arreta berezia eskainiko die Pribatutasuneko Inpaktu-Ebaluazio berriei.

 

“Europako araudi berriak jauzi handi bat eman du datuen babesaren arloan” azaldu du Víctor Salgado abokatuak, “esan genezake araudiak orain arte eskutik helduta eraman gaituela, berak esaten zigula zein segurtasun neurri zehatz bete behar genituen eskuartean geneuzkan datuen arabera. Araudi berriarekin, berriz, erabakimen handiagoa dugu, baina baita ere erantzukizun handiagoa”. Erantzukizun handiagoa izateak esan nahi du kasu gehienetan arriskuen azterketa egin behar dela, eta zenbait egoeratan PIB bat -Pribatutasuneko Inpaktu-Ebaluazioa- ere bai.

 

Jardunaldiaren funtsezko helburua da azaltzea noiz egin behar diren PIB horiek, nork egin behar dituen, eta zeintzuk diren prozesuaren faseak. Zuzenbide Informatiko eta Erkideko adituak azaldu duenez, horrelako ebaluazioak egin beharko dituzte “oso sentsibleak diren datuak eskala handian tratatzen dituzten eta tratamendu horrekin pertsonen eskubideak arriskuan jar ditzaketen enpresa, antolakunde edo administrazio publiko guztiek”. Ebaluazio horiekin aztertuko da, besteak beste, datuen erabilerak zenbaterainoko eragina izan dezakeen pertsonen eskubideetan, nork eskuratu ditzakeen datu horiek eta zein segurtasun neurri hartu behar den tratamendua kontrolatzeko.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak