Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 Marzo, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Start up UP Euskadi

Abian da berriro ere PlayStation Games Camp Bilbao

Main Loop eta Crevice estudioek PS4 kontsolarako garatuko dituzte beren jokoak

 

Main Loop eta Crevice estudioek PS4 kontsolarako garatuko dituzte beren jokoak

Lehen edizioaren ostean – non sortu baitziren Kaia Studios-en Dynasty Feud eta Coven Arts-en Inglorious jokoak-, aurten berriro jarri da abian estudio independenteei laguntzeko PlayStation Games Camp Bilbao programa. Sony Interactive Entertainment enpresak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lortutako akordioari esker antolatzen da ekimen hori, zeinetan laguntza teknologikoa eta enpresa arlokoa ematen baitzaie parte-hartzaileei. PS Games Camp Bilbao ekimenak 10 hilabeteko iraupena du, eta aukeratutako lantaldeek lan-espazio bat izango dute hilabete horietarako BEAZen Design Kabi instalazioetan. Helburua da prozesuan zehar sortutako bideojokoak PlayStation 4 plataformarako merkaturatzea.

 

Main Loop eta Crevice izan dira bigarren ediziorako aukeratutako bi euskal estudio independenteak. Biak dira sortu berriak (2017an), eta beren lehen bideojokoa garatuko dute PS Games Camp ekitaldian. Main Loop estudioak Submersed proiektuan lan egingo du; beldurrezko joko bat da, eta erreskate zerbitzuetan lan egiten duen para-mediku bat du protagonistatzat. Abentura hasiko da pertsonaia hori itsasoko plataforma batera iristen denean laguntza-dei bati erantzunez, eta une horretan aurre egin beharko die hainbat gertakari harrigarriri.

 

Bestetik, Crevice estudioak Waves Out izeneko bideojokoa garatuko du datozen 10 hilabeteetan. Jokoaren protagonista Magnetin da, bere imana erabiliz bolak jaso behar dituen pertsonaia bat. Bideojokoak sortzeko Game Jam 2017 maratoian sortu ziren Crevice estudioko lantaldea eta Waves Out bideojokoaren ideia. 48 orduko lehen garapen haren ostean erabaki zuten proiektuari jarraipena ematea eta errealitate bihurtzea.

 

PS Games Camp estudio independenteei, ikasle taldeei eta bideojokoen garapenean aritzen diren enpresa gazteei zuzendutako ekimen bat da, eta sei egoitza dauzka Estatu osoan. Egitasmo horren helburua da laguntza ematea PS4 kontsolarako bideojoko izateko potentzial handia duten sorkuntza-proiektuei. Lantaldeek lan-espazio bat izango dute, baina baita ere PS4 garapen kit-ak eta BEAZen eta sektoreko profesionalen aholkularitza hainbat arlotarako (enpresa, teknologia, publishing-a), horrezaz gain, marketin kanpaina indartsua egingo zaie PlayStation enpresaren bitartekoetan.

 

Games Camp Bilbao ekimenaren lehen edizioan (2017) bi bideojoko garatu ziren: Kaia Studios-en Dynasty Feud, joan den abenduan merkaturatu zena; eta Inglorious, Coven Arts estudio bilbotarraren dungeon crawl motako jokoa.

 

Submersed Teaser

https://youtu.be/RmWJmgkGTw0

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak