Object Mining sistemak adimen artifiziala erabiltzen du enpresen ospea neurtzeko

12 azaroa, 2015
Real Time Decision Ibermática.

Ibérmaticako i3B Berrikuntza Institutuak Object Mining zerbitzua sortu du, zeinak automatikoki aztertzen baititu Interneteko bideo, audio eta testu edukiak enpresen eta antolakundeen onlineko ospea zehazteko. Plataforma hori Ampor21 eta Verbio enpresekin batera garatu da, eta SaaS –Software as a Service- gisa eskaintzen da.

Testuak soilik analizatzen dituzten orain arteko beste konponbideekin alderatuta, Object Mining sistemaren elementu berritzaile nagusia da gai dela ikus-entzunezko edukietako informazioa automatikoki erauzteko eta adimen artifizialeko sistemak erabiltzen dituela ahotsa eta irudiak ezagutzeko. Horri esker, posible da askoz modu zabalagoan aztertzea enpresek Interneten duten presentzia eta baita ere jakitea zeintzuk diren halako edukiekin lotutako datu subjektiboak.

Halaber, Object Mining sistemarekin aukera dago hitzezko bilaketak hizkuntza desberdinetan egiteko, eta aplikazioak Sareko bideo, audio nahiz testuetako kontzeptuak identifikatzen ditu zein testuingurutan erabiltzen diren aztertzeko, esaterako, antolakunde baten izena edo logotipoa. Hala, enpresak informazioa jasotzen du berari buruz egiten diren aipamen positibo eta negatiboei buruz, eta onlineko ospeari buruzko balorazio global bat ere bai. Plataformak modulu desberdinen bidez identifikatzen ditu diskurtsoaren edukiak, irudiekin batera doazen keinuak eta ahotsaren espresioak, e.a. Datu horiek guztiak batera aztertzen dira parametro desberdinen arabera, enpresak Interneten duen presentziari buruzko ikuspegi globala eman ahal izateko.

Proiektu hau Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren Ekonomia eta Gizarte Digitala Ekintza Estrategikoa 2013 Programak bultzatu du. Ibermática konpainiak bideoetan agertzen diren elementuak identifikatu ditu, besteak beste, logotipoak, pertsonak edota produktuak; Verbio enpresa ahotsaren errekonozimenduan zentratu da, eta Ampro21 konpainiak, berriz, testutik abiatuta sare sozialetan ospea aztertzeko tresna garatu du.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow