Edozein forma har dezakeen oihal moldagarri berria

25 urtarrila, 2017

Textia Solutions euskal enpresak bere patente berritzailea aurkeztu du.

 

Varstiff material plastikozko geruzez sortutako produktu bat da, malgua edo zurruna izan daitekeena, unean uneko premien arabera. Oihala moldagarria da hasieran, baina aire balbula txiki bat dauka, eta hutsean, materiala zurrundu egiten da guk aukeratutako forma mantenduz. Gainera, prozesu hori nahi adina aldiz egin daiteke.

 

Textia Solutions enpresak hutsetik garatu du oihal berritzaile hau, eta jadanik interesa piztu du sektore oso desberdinetako konpainien artean, hasi osasun arlotik eta teknologia mugikorretara, automoziora edo kirolera. Osasun arloan izan dezake lehen aplikazioetako bat, material hori erabiliz erretentzio sistemak sortu daitezkeelako gurpildun aulki pertsonalizagarrientzat. Telefono mugikorren sektorean, berriz, aukera emango luke segundo gutxitan material gogor edo malgu bihurtu daitezkeen tablet eta smartphone-ak garatzeko.

 

Muestra del tejido rígido.

 

“Gure asmoa ez da produktuak fabrikatzea, baizik eta materiala. Gero, enpresa eta diseinatzaileek garatuko dituzte materialaren aplikazioak” azaldu du Mikel Garridok, Textia Solutions enpresako zuzendari nagusiak. Horregatik, datorren urtarrilaren 26an (osteguna) Varstiff aurkeztuko diete EIDE – Euskadiko Diseinatzaileen Elkarteko bazkideei, materialaren potentziala azaltzea helburu duen tailer batean. “Egungo produktuak hobetuko ditu, baina, horrezaz gain, aukera irekiko die oraindik existitzen ez diren konponbideei” adierazi du Garridok.

 

Ehuna geruza desberdinez osatuta dago, eta geruza kopuruaren arabera, zurruntasun handiagoa edo txikiagoa lor daiteke. Garapen prozesuak 4 urte iraun ditu, eta enpresak Tecnalia Ventures funtsaren laguntza izan du ideia benetako produktu bihurtzeko. “Zailena izan da bukaerara iristea, produktu industrializagarri bat sortzea prezio erakargarrian eta gainditu beharreko test guztiak gainditzea” esan du Textia enpresako zuzendari nagusiak. Behin probaldia igaro eta nazioarteko patentea lortu ondoren, Varstiff produkzio fasean dago, eta enpresak espero du hemendik gutxira produktu-sorta zabal batean txertatzen hastea.

 

Varstiff

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow