Nola aplikatu erabiltzailearen esperientzia produktu digitalak sortzeko

26 October, 2017

SPRI Taldeak UX Global tailerra antolatu du Gasteizen eta Donostian.

 

Erabiltzailearen esperientzia deitzen zaio produktu edo zerbitzu batek erabiltzailearengan sortzen duen pertzepzioari eta erantzun emozionalari, eta hertsiki loturik dago beste hainbat kontzepturi, hala nola interakzioari, usagarritasunari edota informazioaren arkitekturari. SPRI Taldeak UX Global ikastaroa antolatu du aztertzeko nola erabil daitekeen ikuspegi hori produktu eta zerbitzu digitalak diseinatzean. Ikastaroa Gasteizen eta Donostian egingo da azaroan.

 

Bi jardunaldiko tailer hori lehen murgilketa bat izango da, erabiltzailearengan zentratutako diseinuko metodologiak ezagutzen hasteko. Hala, hainbat giltzarri emango dira usagarriagoak diren eta pertsonen premietara hobeto egokitzen diren produktu eta zerbitzu digitalak diseinatzeko. Oinarri teoriko batetik abiatuz eta adibide praktikoak landuz, parte-hartzaileek argi ikusiko dute zer den User Centred Design eta nola hobetu dezaketen beren web orrietako, aplikazioetako edo zerbitzu digitaletako erabiltzailearen esperientzia.

 

Mondragon Unibertsitateko UX eta Usagarritasunaren Espezializazio ikastaroko koordinatzaile Virginia Aguirrek emango du ikastaroa, zeina beraizik zuzentzen baitzaie web proiektuen kudeaketan, onlineko komunikazioan, eta aplikazioen diseinuan eta garapenean diharduten arduradun edo profesionalei. Programaren bidez, lehenbizi landuko dira erabiltzailearen esperientziarekin lotutako kontzeptu orokorrak, eta ondoren diseinu arloko teknikak, hala nola, prototipoak egitea, usagarritasun printzipioak eta ebaluazio heuristikoa.

 

Prestakuntza jardunaldi horiek BIC Araban izango dira, azaroaren 9an eta 10ean, Araba Enpresa Digitalak koordinaturik, eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean (Donostia), azaroaren 14an eta 15ean, Miramon Enpresa Digitalak koordinaturik.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow