Neskworking, emakume ekintzaileei laguntzeko ekitaldia

24 May, 2016

Datorren ekainaren 16an “Emakumeekin” elkarteak antolatutako networking-topaketa bat egingo da Bilbon.

Emakumeekin elkarteak Neskworking jardunaldia antolatu du, profesionalen arteko loturak sustatzeko eta emakumezko euskal ekintzaile eta enpresarien komunitatea ikusgarri bihurtzeko. Ekimen horren bidez networking-saio bat egingo da parte-hartzaile bakoitzaren proiektuak ezagutzera emateko, kontaktuak egiteko eta sare profesionalak sortzeko. Izen-ematea dohainik da eta elkartearen atarian bertan egin daiteke.

“Gure asmoa da emakumezko profesional eta ekintzaileak biltzea, elkar ezagutu dezaten eta elkarrekin lan egiteko aukerak sor daitezen”, azaldu du Susana Zaballa, “Emakumeekin” elkarteko presidenteak, “bide batez, ikusgarri bihurtu nahi dugu emakumezko enpresarien lana”. Ekitaldia beraizik zuzendurik dago edozein esparru profesionaletan -finantzetan, aholkularitzan, artean, teknologian edo merkataritzan- beren kontura lan egiten duten emakumeei. Era guztietako profilei irekita dago, hasi freelance profesionaletatik eta dagoeneko errotuta dauden enpresetako arduradunetaraino, ekimenaren helburuetako bat baita ahalik eta aniztasun handiena lortzea.

Neskworking-ekitaldiaren lehen edizioa da, baina jarraipena eman nahi zaio, Euskadiko emakume ekintzaileentzat erreferentziazko bihurtu dadin. Ekimen honek ”Gaztenpresa”ren laguntza du, eta Susana Zaballaren esanetan, sortu da “bakarka ekitean sentitzen den isolamendu sentsazioari aurre egiteko, indartsuago bihurtzeko eta sarearen ahalmena bistaratzeko”. Era berean, antolatzaileek hautsi egin nahi dute ekintzailetzaren esparruko genero etena, ia beti gizonek ordezkatzen baitute esparru hori.

“Emakumeekin” elkarteak urte osoan antolatzen ditu topaketak, programak eta prestakuntza-jardunaldiak, emakume ekintzaileei laguntzeko. Bestalde, elkarlanean aritzen da hainbat erakunderekin, hala nola hauekin: Novia Salcedo Fundazioa, Bizkaia: Talent, Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendaritza-karguen Elkartea, Professional Women’s Network Bilbao eta Nesta eta The Young Foundation britainiarrak.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow