Gamegune ekitaldian jokalari profesional onenak elkartuko dira

15 azaroa, 2016
pie de foto
Hearthstone, Interneten jokalari gehien dituen estrategiazko bideojokoa.

eSports txapelketa beteranoak bere XVI. edizioa ospatuko du Donostian.

 

Hearthstone, heroes of Warcraft karta digitalen bideojokoa da, World of Warcraft munduko heroiak elkarren aurka jartzen dituena estrategiazko bataila batean. Ordenagailu eta sakelakoetarako pentsatutako joko bat da, eta 50 milioi jokalaritik gora ditu mundu osoan. Azaroaren 18an eta 19an bideojoko horren jokalari profesionalentzako txapelketa bat egingo da Kursaal Jauregian, non munduko top 10 zerrendako bederatzi jokalarik eta Estatuko jokalari onenek parte hartuko baitute.

 

Topaketa doakoa eta irekia izango da leku guztiak bete arte, eta 15. edizioa betetzera doan honetan, hitzordu tradizional bilakatu da horrelako txapelketa zaleentzat. Txapelketa zuzenean emitituko da hainbat hizkuntzatan, eta iazko onlineko ikusle kopurua (200.000) gainditzea espero da. Guztira, 25.200 euro banatuko dira saritan: 12.000 euroko garaikurra irabazlearentzat, 6.000 euro bigarrenarentzat, eta 3.000 euroko sari bana hirugarren eta laugarren gelditzen direnentzat.

 

Azaroaren 18an eta 19an Donostiako Kursaal Jauregira doazen afizionatuek zuzeneko borroken emozioaz gozatu ahal izango dute, bideojokoan inspiratutako eszenatoki eta dekoratuetan. Photocall bat ere egongo da, Hearthstone jokoko pertsonaiaz jantzitako cosplayer-ekin. Bestalde, bertaratuen artean aldi bereko txapelketa amateur bat egingo da, 2.000 euroko sari, opari eta sorpresekin.

 

Gamegune txapelketa Euskal Encounter ekitaldiaren barruan sortu zen, nahiz eta 2014tik ekitaldi bereizi gisa antolatzen den; edizio bakoitzean, nazionalitate desberdinetako 32 taldek parte hartzen dute. Txapelketa Euskaltel Konekta Fundazioak antolatzen du, Euskaltel eta SPRIren babesarekin.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow