Liferay plataformaren roadshowak geraldi bat egingo du Getxon

16 May, 2017

Jardunaldia doakoa da eta Biscaytiken Bake Eder Ezagutza Zentroan egingo da.

Ekitaldian bertatik bertara erakutsiko dira plataformak eraldaketa digitalerako dituen aukerak.

 

Liferay DXP negozioen kudeaketarako kode irekiko plataforma bat da, aukera ematen duena enpresaren estrategia digitala garatzeko eta prozesu horretan antolakundeko sail guztiak sartzeko. Tresna modu modular eta malguan diseinaturik dago, enpresaren nahiz bezeroen premiei egokitzeko. Liferay Estatu mailako bira bat egiten ari da plataforma ezagutarazteko, eta bira horren barruan geldialdiak egingo ditu Madrilen, Bartzelonan, Bizkaian eta Sevillan.

 

Bizkaiko hitzordua maiatzaren 18an da, topaketa bat egingo delarik BixcayTIKen Bake Eder Ezagutza Zentroan. Jardunaldian zehar Liferay plataforman oinarritutako kasu praktikoak aurkeztuko dira, bertaratuek jakin dezaten nola optimizatu dituen tresna horrek enpresa barruko prozesuak.

 

Jardunaldiko egitarauaren lehen zatian Liferay DXP tresnaren funtzionaltasunak erakutsiko dira. Gero, zenbait kasu arrakastatsu aurkeztuko dira, hala nola Bizkaiko Foru Aldundiaren Lantik eta Valamis, Finlandiako ikaskuntza-esperientzien kode irekiko plataforma bat, nazioarteko hainbat sari irabazi dituena. Valamis-Arcusys-eko salmenta zuzendari Johanna Hiltunen-ek aurkeztuko du konta ezin ahala enpresa eta erakunde publikok darabilten tresna hori.

 

Ekitaldia doakoa da, baina izena eman behar da aurretik, eta Zylk-en koordinaziopean egingo da, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz. Liferay iazko urriko Symposiumean aurkeztu zen lehenengoz Estatu mailan, eta ekitaldi horren bidez lehenengoz etorriko dira Euskadira Liferay eta Valamis – Arcusys.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow