Metaposta zure enpresan erabiltzearen abantailak

2 urtarrila, 2017

Urtarrilean ikastaroak antolatuko dira doako zerbitzu hori ezagutzera emateko.

 

Metaposta Interneteko gordailu- eta postontzi-zerbitzu seguru bat da, dokumentuak konfidentzialtasun osoz gordetzeko balio duena: fakturak, bankuko erauzkinak, titulu akademikoak, txosten medikoak eta era guztietako dokumentu legalak. Gainera, sistema horrekin sakelakotik ere sar daiteke dokumentuetara eta uneoro eskuratu daitezke.

 

Zerbitzu hori partikular nahiz antolakundeei zuzentzen zaie, baina abantaila espezifikoak eskaintzen ditu enpresa sektorearentzat. Metapostak konfiantzazko gordailu gisa funtzionatzen du, eta balio du baita ere hornitzaileen, bezeroen nahiz langileen dokumentuak bidali eta jasotzeko, hala nola, nominak, fakturak edo ziurtagiriak. Jakinarazpen guztiak zifratuak dira, eta bidalketen jatorria nahiz jomuga egiaztatzen duen kanal seguru gisa funtzionatzen du.

 

Urtarrilean SPRI Taldeak enpresa txikiei eta autonomoei zuzendutako hainbat topaketa antolatuko ditu, tresna hori erabiltzen has daitezen. Dokumentuen kudeaketa eta zaintza digitala zure enpresarentzat Metapostarekin ikastaroak helburutzat dauka ezagutzera ematea zerbitzuaren funtzionaltasunak eta abantailak: segurtasun arlokoak, eraginkortasunari dagozkionak eta espazio fisikoa nahiz digitala aurrezteko balio dutenak.

 

Ikastaroan, lehenengo eta behin, tresnaren funtzionamendua ezagutuko da, eta ondoren dokumentuen kudeaketarekin lotutako alderdi legal, tekniko eta praktiko kritikoak landuko dira. Tailerrean zehar, bertaratuek enpresentzat garatutako Metaposta barruko konponbide espezifikoak ezagutuko dituzte: Metabox, dokumentazioa bidaltzeko kanal segurua; Metafaktur, fakturak zaintza elektroniko legalaz babestuta bidaltzeko; Metafirma, kontratuak eta hitzarmen elektronikoak kudeatzeko eta zaintzeko; eta Metazain, norbere dokumentuen zaintza legalerako.

 

Metapostak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak dohainekoak dira, eta azpiegitura Ejidek kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzako Sozietate Informatikoak. Ikastaroak Gasteizen eta Donostian egingo dira; Gasteizen urtarrilaren 9an eta Donostian urtarrilaren 11n.

 

Metaposta

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow