Wattio enpresaren IoT konponbideak merkatu berrietan sartuko dira

5 abendua, 2016
(Español) Esprinet comercializará los kits de hogar inteligente de Wattio.Esprinet enpresak Wattioren etxe adimendunentzako kit-ak merkaturatuko ditu.

Enpresa donostiarrak hitzarmen bat sinatu du Esprinet handizkariarekin.

 

Hemendik aurrera, Esprineten katalogoan merkaturatuko dira Wattio euskal konpainiak etxe adimendunentzat egiten dituen gailu modularrak. Esprinet informatikako eta elektronikako produktuak banatzen dituen enpresa handizkari bat da, liderra dena Italiako eta Espainiako merkatuetan. Konpainia horrek 40.000 bezero eta 600dik gora marka dauzka bere zorroan.

 

Wattio enpresako lantaldeak dioenez, hitzarmen hori aukera paregabea da merkatu berrietan sartzeko. “Guretzat mugarri bat da arlo komertzialean, hitzarmen horren bidez iritsi ahal izango garelako milaka profesional, enpresa eta informatika-dendatara, guk geure kabuz ezin iritsi gintezkeenetara” azaldu du Laura Mendiak, Wattio enpresako merkataritza arduradunak. Bestalde, lankidetza honek aukera emango dio Esprinet enpresari bere katalogoan IoT konponbideak sartzeko: “merkatu oso heldua dute, eta milioika erreferentzia dituzten arren, geurea bezalako produktu berritzaile bat sartu nahi zuten beren zorroan” adierazi du Mendiak.

 

Wattio enpresa teknologiko bat da, etxe adimendunentzako pakete modularren garapenean espezializatuta dagoena. Dispositiboak eskaintzen ditu etxe edo bulego bat smartphone bidez kontrolatzeko, eta hala, erosotasuna, segurtasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko. Wattio enpresaren kit-ek hainbat funtzionaltasun dituzte etxeko tenperatura urrunetik kontrolatzeko eta berogailua programatzeko, energia-gastua ezagutzeko eta ohitura eraginkorragoak hartzeko edota argiak kontrolatu eta, etxean inor egon ez arren, barruan norbait dagoela pentsarazteko.

 

Hitzarmen hau Wattioren nazioartekotze estrategiaren barruan sartzen da, eta hitzarmen horrekin enpresaren helburu garrantzitsuenetako bat betetzen da etorkizun hurbilari begira. Gaur egun, konpainia donostiarrak 34 herrialdetan banatzen ditu bere produktuak, baina Esprinetekin lortutako hitzarmenari esker, interes handiko merkatu berrietara sartu ahal izango du. Enpresa handizkari honek B2B banaketa sistema erabiltzen du, batez ere ETEekin; eta gaur egun liderra da Espainian eta Italian, eta laugarrena Europa osoan. 2015ean, 2.700 milioi euroko fakturazioa lortu zuen.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow