Zuzeneko bideoaren aukera berriak

9 azaroa, 2016
Sare sozialetako streaming-a marka pertsonala sortzeko tresna bat da. Periscope plataformaren irudia.

Azaroaren 14an sare sozialetako streaming-ari buruzko tailer bat egingo da Miramonen.

 

Zuzeneko bideoa da sare sozialetako azken joera, eta Twitter, Facebook, Instagram, Snapchat eta beste hainbat plataformatako milioika erabiltzailek dagoeneko erabiltzen dute. Streaming-a mundurako leiho bat da, zeinak aukera ematen baitu ekitaldiak emititzeko gertatzen diren unean bertan, jarraitzaileekin hurbilagotik konektatzeko eta norbere proiektuak modu interaktibo eta originalean ezagutarazteko.

 

Datorren azaroaren 14an, SPRIk, Miramon Enpresa Digitalaren bitartez, “Eraiki zure marka pertsonala zuzeneko bideoak emititzeko plataforma sozialekin”, tailerra antolatuko du, tresna horiek eta beren potentziala azaltzeko. Topaketa praktikoa izango da, eta ezagutzera emango dira existitzen diren aplikazioak eta haien ezaugarriak, bai eta formatu horretan behar bezala komunikatzeko giltzarriak.

 

Tailerrean marka pertsonala eraikiko da, eta beraizik zuzendurik dago tresna hori erabiliko luketen baina oraindik erabiltzera ausartu ez diren bloglariei, freelance eta autonomo profesionalei edo ekintzaileei. Jardunaldiaren lehen helburua da existitzen diren bideo plataforma sozial garrantzitsuenak –Periscope (Twiter), Facebook Live edo Instagram Stories- ezagutaraztea, erabiltzaileek erabaki dezaten zein den beren premiei ongien egokitzen dena.

 

Hortik abiatuta, parte-hartzaileek beldurra galduko diote zuzeneko komunikazio kanal horri eta giltzarri batzuk barneratuko dituzte diskurtsoa egituratzeko, denbora errealeko bideoen ezaugarriak ulertzeko eta tresna horiek aprobetxatuz norbere marka modu sinplean eraikitzeko. Ikastaroa Filmatu erakundeko Alvaro Andoinek emango du Miramon Enpresa Digitala eraikinean, Donostian.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow