Blockchain teknologiaren aukera handiak industrian

24 urtarrila, 2017

Garaia Berrikuntza Gunean egingo den doako ikastaro batek teknologia horren potentziala aztertuko du.

 

Azken urteotan Bitcoin kripto-txanponak protagonismoa hartu du, berrikuntza handia izan delako finantzen arloan. Hala ere, aditu guztiak bat datoz esatean benetako iraultza Bitcoin txanponaren oinarriko arkitektura dela, alegia, blockchain edo bloke-katea. Bloke-kateak sare bat du, salerosketek edo datu-bidalketek modu guztiz banatuan zirkula dezaten. Ezaguna egiten ari da finantza arloan duen potentziala, baina blockchain teknologiak berrikuntza disruptiboak sor ditzake beste hainbat sektoretan, adibidez, industrian.

 

Blockchain onlineko datu-base handi eta partekatu bat da, operazio guztiak erregistratzen dituena. Informazioa konta ezin ahala ordenagailutan banatzen da, beraz, oso zaila da hackeatzea eta segurtasun maila handia ematen du autentifikaziorako, bitartekari beharrik gabe. SPRI Taldeak Blockchain teknologiak industriarako duen ahalmena ikastaroa antolatu du Arrasaten datorren otsailaren 7an, Garaia Enpresa Digitalaren bitartez. Topaketan parte hartzen dutenek (dohainik izango da) aukera izango dute teknologia horietan murgiltzeko eta beren aplikazioak ulertzeko.

 

Orobat ezagutuko dituzte teknologia berri honek berekin dakartzan nobedadeak eta nolako abantailak izan ditzakeen sektore industrialarentzat. Ikastaroan azalduko da zertan datzan berdinen arteko balio transferentziaren sistema eta dagoeneko existitzen diren negozio ereduen adibideak jarriko dira. Halaber azalduko dira blockchain teknologiaren etorkizuneko aplikazioak, zeintzuek 5 urte barru iritsiko baitute beren potentzial osoa.

 

Jardunaldia beraizik zuzentzen zaie beren enpresetan teknologia berriak inplementatzeko prest dauden ekintzaile eta enpresariei, bai eta blockchain teknologiaren aukerak ezagutu nahi dituzten sektore desberdinetako profesionalei. BTC-Guardian taldeko Carlos Barberok emango du ikastaroa.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow