Bideojokoen sektoreko euskal enpresak aurrera doaz beren nazioartekotze prozesuan

29 iraila, 2016
Ludus, Pulsar Concept enpresak garatutako errealitate birtualeko proiektua.

Sektore horrek estrategia komun bat abiarazi du merkatu interesgarriak identifikatzeko.

 

Bideojokoen garapen, errealitate birtual, advergaming eta joko serioen arloko euskal enpresa-sareak indarrak batu ditu bidea egiteko nazioarteko merkatuetan. CR CoP Game ekimen bateratu bat da, GAIA Klusterraren babesa duena, BasqueGame elkartearen eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetza Programaren bitartez. Proiektua 2014an abiatu zen, eta helburutzat dauka estrategia bat ezartzea merkatu interesgarriak identifikatzeko eta negozio aukera berriak detektatzeko.

 

Ekimen horren emaitza bezala, joan den ekainean Virtualware, Pulsar Concept eta Gestionet enpresek merkataritza misio bat antolatu zuten Perura. Izan ere, Peru CR CoP Game ekimenaren barruan identifikatutako merkatuetako bat da, aukera ugari eskaintzen dituena bideojokoen sektoreko euskal enpresentzat. Misio horretan hainbat akordio adostu dira Perun produktu berriak garatzeko, hango enpresa eta erakunde publikoekin batera.

 

Pulsar Concept, 2011n sortutako enpresa gaztea, errealitate birtualeko proiektuen garapenean espezializatuta dago, eta programa horri esker, harremanetan jarri da meatzaritza sektoreko enpresekin, zeintzuek istripu arriskuak detektatu nahi baitituzte Ludus, euskal enpresaren proiektu garrantzitsuena aplikatuz. Advergaming, jolas hezitzaileen eta enpresentzako simulagailuen arloan lan egiten duen Gestionet enpresa 2013an hasi zen nazioartean zabaltzen, ordezkaritza bat sortuz Bogotan, eta nola hezkuntza arloko hainbat akordio lortu dituen Perun, erabaki du ordezkaritza iraunkor bat sortzea herrialde hartan. Bestalde, Virtualware enpresak ibilbide luzea du murgiltze teknologietan oinarritutako bere konponbideen nazioartekotze prozesuetan. Enpresa bizkaitarrak bost herrialdetan dauzka bulegoak, eta nazioarteko sare bat dauka Asian, Australian, Errusian eta Hegoamerikan.

 

Euskadiko ia 270 lagunek lan egiten dute bideojokoen sektorean, zeinetan 30 enpresa baitaude (handiak, ETEak nahiz startup-ak) arlo hauetan dihardutenak: entretenimendurako softwarearen diseinu, garapen eta produkzioa, hezkuntzan edo enpresetan aplikatutako errealitate birtuala, joko serioak eta dispositibo mugikorretarako aplikazioak.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow